Langune Badalaben Deliberazio Foroaren lehen topaketan

2022/05/02

Topaketa Arantzazulaben garatu zen eta ingurune digitala eta euskararen aldeko gogoetak egin ziren.

Card image cap

Joan den apirilaren 26an, Langune eta bazkide diren beste hainbat elkarte (iametza, Emun, Elhuyar eta Vicomtech) Badalabek antolatutako Deliberazio Foroaren eraketa saioan egon ziren. Topaketa Arantzazulaben egin zen eta, besteak beste, hizkuntza teknologiak eta ingurune digitala eta euskararen aldeko gogoetak egin ziren.

Interesgarria izan zen askotariko eragileekin batera Euskararen berrikuntza laborategiaren inguruan jardutea eta ezinbesteko eremuak jorratzea. Ondorengo deliberazio foroetan esparru horiek lantzen jarraituko du Langunek gainontzeko erakundeekin batera.

Albiste erlazionatuak

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.