LANGUNE, Hizkuntza Industrien Elkartea Euskal Herrian, GAIA Klusterrarekin integratu da

2023/05/02

Integrazioak lan-ekosistema bat eratuko du non euskal hizkuntza industriak bere ikusgarritasuna eta trantsizio digitalerako proiektuetan parte hartzeko aukerak areagotuko diren.

Card image cap

Hizkuntza Industrien Elkartea Euskal Herrian (LANGUNE) Euskadiko Jakintza Industrien eta Teknologia Aplikatuen Klusterrarekin (GAIA) integratu da bi sektoreetako enpresen eta erakundeen arteko sinergiak sustatuz. Horrela, besteak beste, euskal hizkuntza industriek GAIAren zerbitzuak erabiltzeko eta teknologia osagarrietako enpresekin lankidetzan aritzeko aukera izango dute sektorearen erronkei aurre egiteko eta lehiakortasuna areagotzeko.

Bestalde, LANGUNEren eransketarekin, GAIA Klusterrak bere ekosistema teknologikoan espezializazio berri bat txertatzen du hizkuntza-teknologikoei lotuta, oso garrantzitsuak euskal industriaren, sistemen eta administrazioen etorkizunerako.

Hitzarmena, bi erakundeetako batzar nagusiek onartutakoa, LANGUNEko zuzendari den Lohitzune Txarolak eta GAIA Klusterreko lehendakaria Elena Zarragak sinatu dute. “Bateratzeak aukera emango digu kultura- eta sormen-industrietako beste sektore batzuen berrikuntzak gertutik jarraitzeko, bai eta GAIAn sartutako sektoreenak ere, eta aukera emango digu hainbat sektoreren arteko sinergiak sortzeko”, azpimarratu du LANGUNEko zuzendariak.

Bi erakundeek azpimarratu dute integrazioak onura nabarmenak ekarriko dituela hiru ardatz nagusitan. Alde batetik, talentua erakartzeko, “elkarrekin lan eginez gero eta erakargarriagoak izango gara talentua garatzeko eta atxikitzeko aukera emango duten dimentsio handiagoko lankidetza-ekimenak garatzeko gai izango gara”.

Bigarrenik, I+G+b indartuko da sektorera egokitutako teknologien garapenari esker. Azkenik, integrazioak merkatuetan posizionamendu hobea izatea ahalbidetuko du “LANGUNEko eta GAIAko enpresek elkarren osagarri izango baitira eta indar eta balio handiagoarekin iritsi ahal izango direlako beste merkatu batzuetara”. LANGUNEren integrazioarekin, GAIA taldearen balio erantsia hazten jarraitzen du. 

Maiatzaren 11an, GAIAren komite mistoan, LANGUNE bazkide guztien aurrean aurkeztuko da beste sektore batzuekin sinergiak bilatzeko helburuarekin.

Albiste erlazionatuak

Klima-aldaketa eta trantsizio ekologikoa Hiztegia: baliabide berri bat, guztion eskura

2025/01/27

LANGUNEko kide den UZEIk, Kutxa Fundazioa, AZTI, BC3, IHOBE eta Naturklimarekin elkarlanean, euskarazko komunikazioa erraztuko duen baliabide berri bat sortu du.

LANGUNEk 2025-2028ko plan estrategikoa landu du

2024/12/17

OPE Consultores aholkularitza enpresaren laguntzarekin, zuzendaritzako kideek lau saio egingo dituzte.

‘Hizkuntzen Irabazia’ kongresuak 200 lagun eta 17 hizkuntza gutxitu bildu ditu Donostian bi egunez

2024/11/27

Kongresuak agerian utzi du hizkuntzak aberastasuna direla. Ez soilik aberastasun kultural eta emozionala, baita ekonomikoa ere.