LANGUNE SPLNren XL Nazioarteko Biltzarrean

2024/09/25

Hizkuntza Teknologien eragin handiko erabilera kasuei buruzko ikerketaren lehen ondorioak aurkeztu ziren bertan.

Card image cap

Irailaren amaieran, LANGUNE Valladoliden egindako SEPLN Hizkuntza Naturala Prozesatzeko Espainiako Elkartearen XL Nazioarteko Biltzarrean izan zen. Bertan, Hizkuntza Teknologien eragin handiko erabilera kasuei buruzko ikerketaren lehen ondorioak aurkeztu ahal izan zituen, HiTZ: Hizkuntza Teknologiako Euskal Zentroak, Emun Aholkulariak eta LANGUNEk batera garatzen duten proiektua, Estatu mailako ILENIA proiektuaren barruan kokatzen dena. Azterketaren azken ondorioak urte amaieran aurkeztuko dira. 
 
LANGUNEk erakusketarien gunean ere egon zen bere bazkideen informazioa ematen.

Aurreko edizioetan bezala, biltzarrak PLNrekin lotutako etorkizuneko jarraibideak ezagutzeko aukera eman zuen merkatuan dauden egungo beharrekin partekatzeko eta alderatzeko helburuarekin.

Albiste erlazionatuak

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.