LANGUNEk bere posizionamendua sendotzen du

2024/10/10

Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak bi erronka garrantzitsu bete ditu azken egunetan.

Card image cap

Duela bi urte LANGUNE Espainiar Gobernuarekin harremanak sendotzeko eta posizionamendu hobetzeko urratsak ematen hasi zen. Lan horren ondorioz, bi erronka garrantzitsu bete ditu azken egunetan.

Irailaren 25ean, Manuel Gonzalez Bediarekin, Teknologia Digital Aurreratuen eta Hizkuntzaren Ekonomia Berriaren Plangintza Estrategikoaren Zuzendari Nagusia, bildu zen LANGUNEren ekintza nagusiak aurkezteko. Bilera horretatik bi elkarlanerako proposamen sortu ziren; batetik, LANGUNEk Emunekin elkarlanean egin duen Hizkuntza Teknologien eragin handiko erabilera kasuen ikerketa Euskal Herritik kanpo egiteko aukera eta, bestetik, LANGUNE antolatzen ari den ‘Hizkuntzen Irabazia’ ekitaldian Manuel Gonzalezen parte hartzea.

Urriaren 10an LANGUNEk Secretaría de Estado de Digitalización e Inteligencia Artificial (SEDIA)-k antolatutako lantaldean parte-hartu zuen Hizkuntzaren Teknologiaren sektoreko beste hainbat enpresatako eta ikerketa-taldetako ordezkariekin batera. Bileran, besteak beste, sektorearen oztopo eta mehatxu nagusiei buruz, sektorearen erronka eta aukerei buruz eta administrazioaren rolari buruz eztabaidatu zen.

Albiste erlazionatuak

bai&by Fundazioak ingelesa modu inklusiboan irakasteko proiektu pilotu berria abiatu du

2026/02/13

Pilotuak 6 hilabete iraungo du eta adimen-desgaitasun maila ezberdina duten 50 ikaslek parte hartuko dute.

Aldundiak Hitz Zentroaren eta Euskorporaren esku jarriko ditu bere testu eta eduki corpusak

2026/02/02

Helburua da euskara adimen artifizialeko teknologietan integratzea.

Leiho Morea webgunea aurkeztu du Elhuyarrek

2026/01/13

Feminismoarekin lotutako euskarazko edukiak biltzen ditu, eta hiztegi terminologiko eleaniztuna ere badu.