Langunek datozen hiru urtetako Plan Estrategikoa partekatu du bere bazkideekin

2025/06/05
Card image cap

Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak Donostian duen egoitzan egin du bere urteko Batzar Nagusia. 2024ko balorazioa egiteaz gain, 2025eko proiektu eta lan ildo nagusienak partekatu ditu Langunek bere bazkideekin.

Iaz proiektu desberdinak bultzatu zituen Langunek, besteak beste, Hizkuntza Teknologien Inpaktu Handiko Erabilera Kasuen azterketa edo hizkuntzen ekarpen ekonomikoa balioan jarri zuen Hizkuntzen Irabazia kongresua. Horrelako ekimenei esker, “pixkanaka Langune hizkuntza industrien sektorean geroz eta erreferentzialitate gehiago” lortzen ari dela azpimarratu du Eli Pombo Languneko lehendakariak.

Aurrera begira erronka berriei eutsi nahi diela esan die Languneko zuzendari Lohitzune Txarolak bazkideei. Etorkizuneko lan ildoak definitzeko, zuzendaritza taldea datozen hiru urtetarako plan estrategikoan lanean aritu da OPE aholkularitzaren laguntzarekin.

2028 arteko plan estrategikoa

Itziar Cortes Languneko lehendakariordeak aurkeztu du plan estrategikoa. 2028 bitartean lortu nahi diren helburuen artean honakoak azpimarratu ditu: elkartearen balio proposamena definitzitzea, harreman instituzionalak indartzea, enpresa eta erakunde publikoetan hizkuntzen kudeaketa hedatzea, teknologia garapena eta berrikuntza sustatzea eta Europa mailan sektorearen erreferentzialtasuna areagotzea.

Era berean helburu horiek lortzeko bazkide guztien inplikazioa eta parte-hartzea garrantzitsua izango dela adierazi du Cortesek.

Euskorporaren aurkezpena

Batzar Nagusiaren ondoren, Euskorpora Euskarazko Baliabide Digitalak Kudeatzeko elkarte sortu berriak euskarazko corpusa lortzeko beharrezkoa den etiketatze eta katalogatze lanak egiteko Langunerekin elkarlanean ekainaren 27an zeregin horretan interesa dutenentzat antolatu duen formazio saioaren berri eman du.

Euskorporarren helburua da euskarazko hizkuntza teknologiak eta adimen artifiziala garatu ahal izateko beharrezkoa den corpusa biltzea eta lantzea, teknologiak behar dituen datu horiek kalitatezkoak izan daitezen.

Etiketatze eta katalogatze lanak egingo dituzten enpresei homologaziorako ezaugarri zehatzak betetzea eskatuko zaie: euskararen ezagutza, kaudimen ekonomikoa eta gutxieneko segurtasun neurriak.

Lehen etiketatze eta katalogatze proiektuak urte honetan bertan abiatzea aurreikusten da.

Albiste erlazionatuak

INDEUSen urteko lehen bileran parte hartu du LANGUNEk

2026/02/27

Jon Ansoleaga, Spriko zuzendari nagusiak, egin die harrera bertaratu diren plataformako kideei, euskararekiko eta INDEUSekiko duten konpromiso eta atxikimendua eskertuz.

bai&by Fundazioak ingelesa modu inklusiboan irakasteko proiektu pilotu berria abiatu du

2026/02/13

Pilotuak 6 hilabete iraungo du eta adimen-desgaitasun maila ezberdina duten 50 ikaslek parte hartuko dute.

Aldundiak Hitz Zentroaren eta Euskorporaren esku jarriko ditu bere testu eta eduki corpusak

2026/02/02

Helburua da euskara adimen artifizialeko teknologietan integratzea.