Languneren Batzar Orokorra

2011/03/02

Langune elkarteak Batzar Orokorra izango du martxoaren 15ean, Donostian.

Langune Euskal Herriko Hizkuntz Industrien Elkarteak Batzar Orokorra egingo du datorren martxoaren 15ean, 15:00etan (15:30etan bigarren deialdian), Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultatean (P. Lardizabal 1. 20018 Donostia).

Ekitaldian bi hitzaldi izango dira: Languneren aurkezpena egingo du Josu Waliño elkartearen lehendakariak, eta bigarren hitzaldi batek euskal administrazioaren politikak aurkeztuko ditu.

2010. urtean sortu zuten Langune itzulpengintza, edukiak, irakaskuntza eta hizkuntzen teknologiaren alorreko 30 enpresak baino gehiagok.

Albiste erlazionatuak

Euskarabilduaren 14. edizioa egingo du Iametzak

2025/10/10

Interneten gobernantza eta euskal komunitateak sare globalean duen papera izango ditu hizpide

Europako hizkuntza gutxituen agenda digital bateratu eta burujabe baten alde

2025/09/30

Euskara benetan digitaliza dadin aukera bakarra dugu: teknologikoki burujabeak izan behar gara.