@mondragonLingua TB jaio da

2013/04/29

MondragonLinguak bide berria erabiliko du sail didaktiko batzuk bideoz emateko

MondragonLinguak 2006an  LINGUAMAIL zerbitzua jarri zuen martxan. Zerbitzu honek xede hau zeukan: balioa handitzea ikasleen prestakuntza prozesuari eta hizkuntza ikasketan beste ikuspegi batzuk bilatzea. Horregatik, e-postak prestakuntzarako pilula bihurtu genituen, ikaslearengana zuzenean iristeko, eta hizkuntzaren hainbat alderdi lantzeko. Ordutik, hilero, ehunka ikaslerengana heldu gara euskarri honen bidez.

Aldi horren ostean beste proiektu bat jarri dugu martxan, asmo handiagokoa, helburuei dagokienez. Prestakuntza pilula formatu arin entretenituak egiten segi nahi dugu, aldi berean lagungarri ahozko ulermena lantzeko eta gramatika indartzeko. BIDEOLINGUAMAILak, 2013ko urtarrilaren bukaeratik aurrera LINGUAMAILen ordezko izango dira.

Euskaraz eta ingelesez prestatutako BIDEOLIGUAMAILak igo egingo ditugu MondragonLinguaren webgunera hilean behin, hainbat zailtasun maila izango dute eta ikasleak nahi adina bider ikusi ahal izango ditu.

http://www.mondragonlingua.com/eu/albisteak/albisteak/mondragonlingua-tb-jaio-da

Albiste erlazionatuak

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.