Nazioartekotzea

Langunek, bere kideei nazioartekotzean laguntzen die. Bizi geran mundu globalizatu honetan oso garrantzitsua da jakitea zer gertatzen den nazioartean, eta zein egiten ari den sektorea gure mugetatik kanpo. Horretarako hainbat ekintza egiten ditugu Langunen, hala nola:

  • Nazioarteko sustapena: Bazkideak nazioarteko feria, foru eta topagune enpresarialetan ordezkatzea
  • Trebakuntza:  Mintegiak, ikasgela birtualak, bekak, kongresu eta konbentzioak, Best Practice eta Nazioartekotze Kasuen Zentro Birtuala
  • Argitalpenak: Bazkideen intereseko nazioarteko argitalpenak
  • Kideek bidaia dezaten sustatu eta esportazioa indartu dezaten animatu. Horretarako, Langunek, Basque Trade & investment, SPRIko erakundeak proposatzen duen Elkartu programean parte hartzen du besteen artean.
  • Nazioarteko hainbat erakunderekin harremanak izatea, hala nola Europako Batasunarekin.
  • Beste herrialde batzuetako hizkuntzaren clusterrekin eta lobbyekin harremanak izatea, haien lana ezagutzeko eta elkarlana sustatzeko.