'Espacios de Datos Sectoriales' programa

Secretaría de Estado de Digitalización e Inteligencia Artificial (SEDIA)

'Espacios de Datos Sectoriales' Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkaritzaren (SEDIA) programa bat da, ekonomiaren sektore estrategikoetan datu-espazioen proiektuen garapena bultzatzea helburu duena. 

Zentro erakusleak sortzea eta ekonomiaren sektore estrategikoetan datu-guneak erabiltzeko kasuak abian jartzea eta ustiatzea dira dirulaguntzen helburuak.

Deialdia bi lerrotan banatuta dago:

1. lerroa. Zentro erakusleak
2. lerroa. Erabilera-kasuak


Laguntzaren zenbatekoa, guztira, 150.000.000 €-koa da. Proiektu bakoitzeko laguntzaren gehieneko zenbatekoa 5.000.000 €-koa izango da, eta gutxieneko zenbatekoa 300.000 €-koa.

Eskaerak aurkezteko epea 2024ko apirilaren 2tik 30era bitartekoa izango da.

Informazio gehiago