Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Albisteak
  • Mintegia (abenduak 10): Hizkuntza teknologien aplikazioa RIS3an

Mintegia (abenduak 10): Hizkuntza teknologien aplikazioa RIS3an

2019/12/02

Tokia: Innobasque (Bizkaiko Parke Teknologikoa, Laida Bidea 203. Eguna: Abenduak 10 (goiza). Antolatzailea: Langune.

Gaur egun, hizkuntz teknologiak nahiko garatuak daude hainbat sektore ekonomikotan. Esate baterako, osasuna arloan medikuek sortutako txostenak automatikoki ordenagailu bidez aztertzen dira, idazten diren gaiei buruz beste medikuei aholkuak emateko. Bestalde, elkarrizketa sistemei esker, pertsonek geroz eta errazago makinekin elkar eragiten dugu txatbotak erabiliz.

2018an Langunek "Fabrikazio aurreratua eta hizkuntzen teknologiak" mintegia antolatu zuen fabrikazio aurreratuaren sektoreari aplikatutako adibide praktikoak ezagutarazteko. Iazko esperientzia oso positiboki baloratu genuen eta bide horretan sakontzen jarraitzea ezinbesteko ikusi zen. 2018ko mintegian hizkuntza industriako enpresak izan genituen hartzaile nagusiki, baina aurtengo mintegian hizkuntza teknologia horiek beren prozesu edota teknologietan zeharka erabili ahal dituzten enpresak ditugu helburu, elkarrekin proiektu eta aplikazioak irudikatu ditzagun.

Hala ere, nahiko zaila suertatzen da RIS3 sektoreak (fabrikazio aurreratua, osasuna, eta kasu honetan elikagaien industria) eta hizkuntz teknologien arteko proiektu berritzaileak topatzea. Horregatik, jardunaldi hau proposatzen dugu, lau sektoreak elkar-ezagutzeko eta elkarlanean proiektu interesgarriak definitzeko merkatu berriak sortzeko.

Langunek bere mintegi berria aurkezten dizu. Hizkuntza teknologien aplikazioak RIS3an. Innobasquen egoitzan (Bizkaiako parke teknologikoa, Laida Bidea 203, Zamudio) izango da Abenduak 10an. Han ikusten zaitugu!

Egitaraua:

  • 9:30 - 9:45 Ongi etorria eta Sarrera
  • 9:45 - 10:15 Zer dira Hizkuntza teknologiak eta zer aplikazio dute? Hizlaria: Eli Pombo.
  • 10:15 – 10:45 Zer egin dezakete Hizkuntza teknologiak industria aurreratuan? Hizlariak: Garikoitz Araolaza.
  • 10:45- 11:15 Hizkuntza teknologiak Osasunean. Hizlariak: Arantza Del Pozo eta Xabier Eroa
  • 11:15 Kaferako tartea
  • 11:45 – 12:15 Hizkuntza teknologiak eta adimen artifiziala Kultura eta Sormen Industrietan. Hizlariak: Josu Aztiria eta Anaitz Goia
  • 12:15 - 12:30 Ondorioak: Zer egin dezakete Hizkuntza Teknologiek RIS 3a aberasteko?- Langune


Informazio gehiagi eta izen-emateak: langune@langune.com