6.000 bideo eta 5.000 transkripzio Ahotsak.com-en

2011/03/02

Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea biltzeko sortutako Ahotsak.com webguneak 6.000 bideo pasarte baino gehiago ditu dagoeneko.

Euskal Herriko Ahotsak egitasmoa 2003an lantzen hasi eta 2008an aurkeztu zuten Ahotsak.com webgunea. Ordutik hona 3.000 hizlari baino gehiagoren ia 25.000 pasarte jaso dituzte Euskal Herriko 188 herritan eta 6137 bideo-pasarte ere sareratu dituzte, libre eta doan, euren webgunean.

  • Herriak: 188
  • Hizlariak: 3121
  • Zintak: 3861
  • Pasarteak: 26575
  • Transkribatutakoak: 5035
  • Audioak: 1882
  • Bideoak: 6137

Dagoeneko 5.000 transkripzio irakurtzeko aukera dago webgunean, baita 6.000 pasarte bideoz ikusi eta entzuteko ere. Ahotsak.com atariak 2011ko Sareko Argia Saria jaso zuen urtarrilean. Langune elkarteko kide den Badihardugu Euskara Elkartearen ekimena da Ahotsak.com.

Albiste erlazionatuak

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.