OmegaT aplikazioari buruzko ikastaroa

2011/04/05

Ordenagailuz lagundutako itzulpenentzako aplikazioa da OmegaT. Miramon Enpresa Digitalak antolatuta aplikazio inguruko ikastaroa egingo dute apirilaren 7 eta 8an. Leku guztiak beteta daude dagoeneko.

Apirilaren 7an eta 8an OmegaT aplikazioari buruzko ikastaroa emango du Iñaki Larrañagak. Itzultzaile eta itzulpengintza arloko profesionaltzentzat dago zuzendua Miramonen emango den 8 orduko ikastaro hau.

OmegaT aplikazioa software librea da, eta Windows, MacOS X eta Linux sistema eragileetan erabil daiteke.

Ikastaroaren egitaraua

  • OmegaT instalazioa: Windows, MacOS X eta Linux
  • Itzulpenerako dokumentuen formatuak
  • Dokumentuen bihurketak
  • Itzulpenen proiektuak
  • Etiketak, aldagaiak eta beste batzuk
  • Itzulpen-memoriak
  • Glosarioak
  • Zuzentzaile ortografikoa
  • Hiztegia
  • Itzulpengintzako beste aplikazio libre batzuk
  • Interneteko hiztegiak
  • Itzulpengintza arloko posta-zerrendak

Albiste erlazionatuak

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.