GAIAn integratzeko elkarrizketetan ari da LANGUNE

2022/04/11

Bateratze prozesua abiatzea bi elkarteentzako aberasgarria izango dela aurreikusten du LANGUNEK.

Card image cap

LANGUNE eta GAIA Euskadiko Jakintza Industrien eta Teknologia Aplikatuen Elkartea etorkizunerako elkarlan iraunkorreko bidea lantzen ari dira.

Hizkuntza Industrien sektoreko elkarte askok GAIAren baitan lekua dutela ikusita, eta hauek GAIAri eskaini ahal dioten guztia kontuan hartuta, LANGUNEk GAIArekin bateratze prozesua abiatzea bientzako aberasgarria izango dela aurreikusten du. Une honetan LANGUNE GAIArekin hitz egiten ari da. Besteak beste, gobernantza eredua, LANGUNEren autonomia maila eta antzerako gaiak zehazten ari dira. LANGUNEren asmoa ekaineko Batzar Orokorrean bere bazkideei gai hauen inguruko informazio zehatza eman ahal izatea da.

Albiste erlazionatuak

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.