ASKHEZI proiektuak bi diru-laguntza jaso ditu

2023/10/25

Ezgaitasunak dituzten ikasleek ahots diktaketako zuzenketak ahotsez egin ahal izateko erabiliko dira.

Card image cap

Ikastolen Elkarteak, Seaskako Integrazio Batzordeak eta Sortzen Elkarteak, Languneren aholkularitzarekin batera, eta Orai NLPren gaitasun teknologikoari esker, ASKHEZI proiektua jarri zuten martxan aurreko urtean. ASKHEZI ezgaitasunak dituzten haurren euskarazko ikasketa prozesuan oso baliagarria izango den euskarazko ahots diktaketako sistema bat garatzeko proiektua da. Proiektuak bi diru-laguntza jaso ditu aurten:

“Euroeskualdeko hiritartasuna” proiektu-deialdiaren diru-laguntza jaso du bigarrenez ‘Giza-erronka garaikideak’ gaiaren barruan. Euroeskualdeko gobernu-kideek lankidetza ardatz duten 20 proiektu hautatu dituzte eta ASKHEZI deialdi osoko notarik altuena atera du.

Proiektuak ere Adimen Artifizial Aplikatua 2023 diru-laguntza jaso du. Programa honen helburua EAEko enpresetan IAren erabileran oinarritutako proiektuak babestea da, euskal enpresei lehiakortasuna areagotzeko tresnak emateko.

Bi diru-laguntza hauek ezgaitasunak dituzten ikasleek ahots diktaketako zuzenketak ahotsez egin ahal izateko erabiliko dira. Proiektua oraindik ebaluazio fasean dago.

Albiste erlazionatuak

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.