Gipuzkoako Bazkundeak 2024ko Gipuzkoako Enpresa saria eman dio MLAKoop kooperatibari

2024/04/24

Ganbara-erakundeak 2024ko zerbitzu-enpresa saria eman dio LANGUNEko bazkidea den MLAKoop kooperatibari

Card image cap

Gipuzkoako Bazkundeak LANGUNEko bazkide den MLAKoop, Mondragon Lingua eta Alecop enpresen arteko fusioaren ondorioz sortutako enpresa, saritu du Gipuzkoako Enpresari Sariak emateko ekitaldian.

MLAKoop
MLAKoop Mondragon Lingua eta Alecop enpresen arteko fusioaren emaitza da. Arrasaten dago MLAKoop, eta prestakuntza eta hizkuntza-zerbitzuen arloko enpresentzako neurrira egindako soluzio, zerbitzu eta produktuetan aditua da. 320 pertsonako plantillarekin eta 20 milioi eurotik gorako fakturazioarekin, kooperatiba honek bere jarduera merkatu global eta nazioartekotu batean garatzen du.Bere hizkuntza-zerbitzuetarako 3.000 itzultzaile laguntzaileko sarea du, horietatik 300 ohiko laguntzaileak dira, eta 50 hizkuntzatan lan egiteko gaitasuna dute. Euskadin, Madrilen eta New Yorken ditu bulegoak. Gainera, 10.000 ikasleri baino gehiagori aurrez aurreko prestakuntza ematen die, Euskadiko akademietan edo online formatuetan.Prestakuntzari dagokionez, 400 irakasle eta 3.000 ikasle baino gehiago dituen Mexikoko Unibertsitatea kudeatzen du, eta ekipamendu didaktikoko eta prestakuntza-aholkularitzako proiektuak garatzen dizkie hainbat herrialdetako erakundeei, batez ere Latinoamerikan eta Marokon, bai eta gure inguruko enpresa pribatuei ere.

Albiste osoa

Albiste erlazionatuak

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.