Ekitaldi kulturaletako hizkuntza kudeaketa ikertu eta hobetzeko erantzun berritzaileak

2020/09/01

Langunek ekitaldi kulturaletako hizkuntza kudeaketa ikertu eta hobetzeko erantzun berritzaileak eskainiko ditu. Euskal Herria oso aberatsa da ekitaldi kulturaletan, gizarte eleanitza izanik, ekitaldi hauek hizkuntza kudeaketa indartsu bat behar dute, eta beraien aurrekontuaren zati handi bat alor horretara dago zuzenduta.

Card image cap

Gauzak horrela, eta ikusita bizi garen gizarte eleanitzean gero eta behar handiagoak sortuko dituela hizkuntzen kudeaketak, Langunek, Hizkuntzen Industrien Elkartea Euskal Herrian, proiektu bat jarri du martxan, kultur ekitaldiak ardatz hartuz, hizkuntz alorrean dauden beharrak aztertu eta hauei erantzun berritzaile bat emateko asmoz.

Proiektuan, Languneren kide diren hainbat erakundek hartuko dute parte, Artez, EHU (Ixa Taldearen bidez), Elhuyar, Emun, Iametza, maramara* taldea, Mondragon Lingua eta UZEI. Elkarlanetik, erantzun indartsu bat emango diogu, hizkuntzen kudeaketak suposatzen duen erronkari.

Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratu zuen Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoa Taldean diru laguntzen deialdira aurkeztu genuen, eta hauen oniritzia jasota, eta diru laguntza onartuta, ilusio handiz saiatuko gara azken emaitza eraginkor bat lortzen.

Albiste erlazionatuak

Gipuzkoako Bazkundeak 2024ko Gipuzkoako Enpresa saria eman dio MLAKoop kooperatibari

2024/04/24

Ganbara-erakundeak 2024ko zerbitzu-enpresa saria eman dio LANGUNEko bazkidea den MLAKoop kooperatibari

LANGUNE, aurrera begira

2024/02/28

2023a sendotze urtea izan da LANGUNErentzat. Bazkide berriak lortu ditu, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du eta hainbat jardunaldi eta ekitaldietan parte hartu du.

Languages Lanean Kongresuak 500 pertsona baino gehiago bildu zituen

2024/02/28

LANGUNEk Eusko Jaurlaritzak antolatutako Languages Lanean Kongresuaren idazkaritza teknikoa kudeatu zuen.