LANGUNE Hizkuntzaren Ekonomia Berriaren PERTEan

2022/10/06

Jardunaldiak Hizkuntza Naturalaren Prozesamenduan punta-puntakoak diren 100 enpresa, pyme, start-up eta ikerketa zentro baino gehiago bildu zituen.

Card image cap

Irailak 28an, LANGUNE eta bazkide diren Vicomtech eta Hitz Zentroa 'Encuentro del Ecosistema de empresas de Procesamiento del Lenguaje Natural' ekitaldian egon ziren.

Espainiako Gobernuak antolatutako jardunaldia Hizkuntza Naturalaren Prozesamenduan punta-puntakoak diren 100 enpresa, pyme, start-up eta ikerketa zentro baino gehiago bildu zituen Alacanten.

Jardunaldia interesgarria izan zen LANGUNEren barne-lanerako, eta etorkizunean lankidetza-aukerak zabaltzeko ere balio izan zuen.

Ekitaldia zuzenean eman zen eta hurrengo estekan ikus daiteke berriro: https://www.youtube.com/watch?v=XdHnsBbXbWc

Albiste erlazionatuak

Euskarabilduaren 14. edizioa egingo du Iametzak

2025/10/10

Interneten gobernantza eta euskal komunitateak sare globalean duen papera izango ditu hizpide

Europako hizkuntza gutxituen agenda digital bateratu eta burujabe baten alde

2025/09/30

Euskara benetan digitaliza dadin aukera bakarra dugu: teknologikoki burujabeak izan behar gara.