Itzulpen-zerbitzuetarako UNE kalitate-ziurtagiria eskuratu du Elhuyar Fundazioak

2011/03/02

AENORek itzulpen-zerbitzuetarako UNE EN-15038 ziurtagiria lortzeko azterketa egin du Elhuyar Fundazioko Hizkuntza zerbitzuak sailean, eta kalitateko ziurtagiri batek behar dituen zorroztasun-parametroak gainditu ditu.

Langune elkarteko kide den Elhuyar Fundazioaren Hizkuntza Zerbitzuak sailak UNE EN-15038 kalitate ziurtagiria eskuratu du.

"Elhuyar Fundazioren helburuetako bat beti izan da bezeroei kalitatezko zerbitzuak eskaintzea, eta orain arte emandako zerbitzuen bermea da ziurtagiri hau."

Kalitateko kudeaketa-sistema baten eskakizunak, besteak beste, hauek dira:

  • baliabideen kudeaketa
  • kontsulten kudeaketa eta analisia
  • dokumentazioaren kontrola
  • bezeroen gogobetetzea

Albiste erlazionatuak

Ekosistema teknologiko eta industriala Bilbon elkartu dira, adimen artifizial burujabe baterantz aurrera egiteko

2026/04/23

ALIA Foroak adimen artifizialaren aukerak, azpiegitura publikoak eta horiek industrian ezartzeko ekimen estrategikoak hurbildu dizkie enpresa eta erakundeei.

ALIA proiektua aurkeztu da Euskadin, AAren Europako lehen azpiegitura publiko irekia eta eleanitza

2026/03/23

Jardunaldia, LANGUNEk, GAIA Klusterrak eta Hitz Zentroak antolatu dute elkarlanean.

INDEUSen urteko lehen bileran parte hartu du LANGUNEk

2026/02/27

Jon Ansoleaga, Spriko zuzendari nagusiak, egin die harrera bertaratu diren plataformako kideei, euskararekiko eta INDEUSekiko duten konpromiso eta atxikimendua eskertuz.