bai&by Fundazioak ingelesa modu inklusiboan irakasteko proiektu pilotu berria abiatu du

2026/02/13

Pilotuak 6 hilabete iraungo du eta adimen-desgaitasun maila ezberdina duten 50 ikaslek parte hartuko dute.

Card image cap

Adimen-desgaitasuna edo dibertsitate funtzionala duten pertsona askorentzat, bigarren edo hirugarren hizkuntza bat ikastea oso zaila izan da beti.

Duela bi urte, LANGUNEko bazkide den bai&by Fundazioak, euskara irakasteko duen sistema adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat egokitzeko proiektua egin zuen emaitza zirraragarriekin. 

Euskarazko ereduaren eraginkortasuna egiaztatu ondoren, erronka berri bati heldu diote: gauza bera egitea ingelesarekin. Ingelesa, askotan, adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat ikasgai gaindiezina edo ikasgai zailena da, bere fonetika eta egitura direla eta.

Orain proiektu pilotu berri bat hasi dute Plena Inclusión, adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien eskubideak zaintzen dituen erreferentziazko erakundearekin elkarlanean. 6 hilabete iraungo du pilotuak eta, bertan, adimen-desgaitasun maila ezberdina duten 50 ikaslek parte hartuko dute. bai&by-ren ingelesezko aplikazioaren egokitzapena baliozkotzea da helburua, funtzionalitate guztiek irisgarritasun kognitiboko beharrekin bat datozela ziurtatuz.

Adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonentzako ingeles proiektu irisgarriari buruzko informazio gehiago.

Albiste erlazionatuak

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.