INDEUSen urteko lehen bileran parte hartu du LANGUNEk

2026/02/27

Jon Ansoleaga, Spriko zuzendari nagusiak, egin die harrera bertaratu diren plataformako kideei, euskararekiko eta INDEUSekiko duten konpromiso eta atxikimendua eskertuz.

Card image cap

LANGUNEk Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bileran hartu du parte.

Batzarrean, Jon Ansoleagak, Spriko zuzendari nagusiak, aurrera begirako erronkak aipatu ditu, besteak beste INDEUSera enpresa gehiago erakartzea “enpresa berriek ikuspuntu eta esperientzia berriak eskaintzen dituztelako eta horrek guztiok aberasten gaitu”. Honekin batera “zerbitzuak euskaraz bermatzeko ahalegina egiten jarraitu beharra dugu, euskaraz lan egitea aukeratu duen enpresak hizkuntzarekin zailtasunik izan ez dezan”. Zentzu honetan Spriko zuzendari nagusiak gogoratu du INDEUS guneak baduela zerbitzua euskaraz eskaintzen duten enpresen katalogoa. 

Ondoren, 2026.urterako lanak zehazteari ekin diote, alde batetik iazko bileretan egindako proposamenak eta enpresetatik jasotako beharrak mahai gainean jarriz. Besteak beste Praktika onak, Euskarazko zerbitzuak, Ikuskaritzak, Komunikazio estrategia, Adierazleak eta Hizkuntza Teknologiak dira aztertu diren gaiak eta aurten lantzeko proposatu direnak.

Albiste osoa irakurri

Albiste erlazionatuak

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.