'Hizkuntzen irabazia' kongresuak hizkuntzek ekonomiari egiten dioten ekarpena balioan jarriko du

2024/10/08

Kongresua LANGUNE FUENekin elkarlanean antolatzen ari da

Card image cap

LANGUNEk, Euskal Herriko hizkuntza industrien elkarteak, Union of European Nationalities (FUEN) erakundearen batera, Hizkuntzen Irabazia kongresua antolatuko du azaroaren 26 eta 27an. Donostiako Kursaal Kongresu Jauregiak jasoko du bi eguneko topaketa eta euskarak hizkuntza teknologia berrietan atzean gera ez dadin egin dituen aurrerapausoak, bai eta Europako beste hizkuntza gutxituek zer eta nola egiten duten ezagutzeko aukera egongo da. 

Azken urteetako adimen artifizialaren eztandak, arriskuan jarri du Europako hizkuntzen arteko elkarbizitza. Ingelesa alor digitaleko hizkuntza hegemoniko bakarra bihurtzen ari da gainontzeko hizkuntza guztiak, hegemonikoak zein gutxituak, baztertuz.

Euskal Herrian, eleaniztasuna kudeatu beharraren eraginez, hizkuntzen industria garrantzitsu bat sortu dugu, agerian utziz hizkuntza gutxituen biziraupenak eta garapenak, aberastasun kulturalaz gain, aberastasun ekonomikoa ere dakarrela. Eta hizkuntza hegemonikoetan sortzen ez den industria indartsu bat sortzen dela, herria ekonomikoki indartzen duena. Hau da, herri eleanitza izateak, ondorioak ditu ekonomian.

Kongresuan, euskarak beste hizkuntza batzuei, bere biziraute eta garapen prozesuan egin dituen aurrerapausoak erakutsiko die, eta beste hizkuntza batzuetatik irakasbideak jasoko kongresuan, antzeko egoeran dauden hizkuntzen arteko elkarlana aberasgarria delako. 

Izen-ematea zabalik

Hizkuntzen irabazia biltzarrera joateko izen-ematea zabalik da www.hizkuntzenirabazia.eus webgunearen bidez.

Albiste erlazionatuak

Euskarabilduaren 14. edizioa egingo du Iametzak

2025/10/10

Interneten gobernantza eta euskal komunitateak sare globalean duen papera izango ditu hizpide

Europako hizkuntza gutxituen agenda digital bateratu eta burujabe baten alde

2025/09/30

Euskara benetan digitaliza dadin aukera bakarra dugu: teknologikoki burujabeak izan behar gara.