Umap, Twitterreko euskarazko jardunaren batzailea

2010/10/22

Twitterreko euskarazko jardun guztiaren batzailea garatu du CodeSyntax enpresak.

Card image cap

Umap Twitterretik mezuak jaso eta prozesatzeko produktu bat da. Produktuaren lehen webgunea euskarazko instantzia hau da, eu.umap.eu baina etorriko dira gehiago, CodeSyntaxetik iragarri dutenez.


Argazkiak.org | Umap euskaraz, Ipad batetik ikusia © cc-by-sa: sustatu

Umap-en lehen bertsioa da hau. Funtzio berriak gehituko zaizkio hurrengo asteetan Umap-i. Funtsean, zenbait prozesu automatiko dabiltza martxan aplikazio honetan:

  1. Twitterreko erabiltzaile euskaldunak detektatzeko metodo bat.
  2. Erabiltzaile horien tuit edo mezu guztiak denbora errealean jaso, eta horietan euskarazkoak diskriminatzeko sistema.
  3. Jasotako mezuetan, termino eta gako/trend esanguratsuenak konputatzeko metodoa.

Funtzionalitateak

Umap-en hasierako funtzioen artean, honako hauek ditu:
  • Trend edo gakoen jarraipen bizia, hamar minutuero egiten da kalkulua. Azkenekoak, ordu gutxi batzuetakoak konputatuz; gero, azken 24 orduak, azken astea eta azken 30 egunetako gakoak zenbatzen ditu.
  • Artxibo batean, egun bakoitzeko 24 orduetan gehien errepikatutakoak gordetzen ditu.
  • Umap bertatik parte hartu daiteke elkarrizketan: egin login zure Twitter erabiltzailearekin, eta retweet-ak zein erantzunak bidali ahal izango dituzu.
  • Erabiltzaile bakoitzaren tuit edo mezuen estatistikak, euskara zenbat erabiltzen duen bakoitzak, bereziki.

Iturria: Luistxo Fernandez, Codesyntax

Albiste erlazionatuak

LANGUNE, aurrera begira

2024/02/28

2023a sendotze urtea izan da LANGUNErentzat. Bazkide berriak lortu ditu, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du eta hainbat jardunaldi eta ekitaldietan parte hartu du.

Languages Lanean Kongresuak 500 pertsona baino gehiago bildu zituen

2024/02/28

LANGUNEk Eusko Jaurlaritzak antolatutako Languages Lanean Kongresuaren idazkaritza teknikoa kudeatu zuen.

Elhuyarrek Europako Parlamentuan aurkeztu du hizkuntza-teknologien eta adimen artifizialaren inguruan egiten duen lana

2024/02/27

LANGUNEko bazkideak Europako Parlamentuaren Estrasburgoko egoitzan egin duen agerraldian, Europako beste hizkuntza gutxiagotu batzuen esku jarri du bere esperientzia eta ibilbidea.