“Metro gutxitan hizkuntza teknologia garatzen duten hainbat erakunde egoteak Langune sortzea erraztu du”

2022/06/13

Languneko zuzendariak ‘Hizkuntzaren Ekonomia Berriko Trantsizio Digital Eleaniztunari’ buruzko jardunaldian parte hartu zuen.

Card image cap

Donostiako Miramar Jauregian ‘Hizkuntzaren Ekonomia Berriko Trantsizio Digital Eleaniztunari’ buruzko jardunaldia egin zen ekainaren 1ean. Ekitaldia SEPLN Hizkuntza Naturala Prozesatzeko Espainiako Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta UPV/EHUko HiTZ zentroaren laguntzarekin antolatu zuen eta ehun pertsona inguru bildu zituen.

Languneko zuzendariak, Lohitzune Txarolak, Hizkuntzaren Industriari buruzko mahai inguruan parte hartu zuen Diego Vazquezekin (imaxin | software), Celia Sanchezekin (1MillionBot) eta Eudald Camprudikekin (Nuclia) batera.

Honen inguruan Langunek hizkuntza naturalaren prozesamenduaren esparruan Euskadin dagoen potentziala nabarmendu zuen. “Oso metro gutxitan teknologia garatzen duten hainbat erakunde ditugu eta horrek LANGUNE bezalako elkartea sortzea erraztu du. Europan leku gutxi daude potentzial honekin, eta hori aprobetxatu egin behar dugu. PERTEak palanka bat izan behar du lehen mailako ekosistema teknologiko bat sortzeko eta Euskadin hori egiteko prest gaude”, azaleratu zuen Lohitzune Txarolak.

Languneko zuzendariak hizkuntza teknologiaren alorrean Euskadik duen lehiarako abantaila ere azpimarratu zuen mahai-inguruan: “Euskadin,  urteak daramatzagu elebitasunean bizitzen arlo publikoan zein pribatuan. Horrek irtenbide ezberdinak probatzera eta esperimentatzera eraman gaitu. Adibidez, itzulpenak administrazioari dakarkion gastuak, itzulpen-sistemen garapena bultzatu du, eta aurrera eginarazi digu zentzu horretan”.

Txarolak bere parte hartzea amaitu zuen gogoraraziz hizkuntza industriako enpresak gai direla euren teknologia sortzeko: “Ez gara teknologiako enpresa laguntzaileak, teknologia eta gailu adimendunak fabrikatzen ditugun enpresak gara eta hau barneratu beharreko indar-ideia da”.

Albiste erlazionatuak

bai&by, LANGUNEko bazkide berria

2023/05/09

Euskara eta ingelesa ikasteko merkatuan dagoen sistema adimendun bakarra.

EMUNen ikerketa: 'Euskara planak lehiakortasunerako palanka ote dira?'

2023/05/08

LANGUNEko bazkide den EMUNek iaz abiatu zuen ikerketaren helburua euskara planak enpresaren lehiakortasunean dauzkan onurak areagotzeko aukerak esperimentatzea da.

LANGUNEk ANETIren IV. Kongresua itxiko duen mahai-inguruan parte hartuko du

2023/05/05

Nola aurkezten da itzulpenaren eta interpretazioaren etorkizuna Espainian?