- https://www.langune.eus/eu/agenda/itzulpengintza-eta-teknologia-aurrera-eskuz-esku-aurrera-aurrez-aurre
- Itzulpengintza eta teknologia: aurrera eskuz esku, aurrera aurrez aurre
- 2024-07-17T09:15:00+02:00
- 2024-07-18T17:00:00+02:00
- Elhuyarrek antolatutako tailerra
Itzulpengintza eta teknologia: aurrera eskuz esku, aurrera aurrez aurre
- 2024-07-17T09:15:00+02:00 2024-07-17T09:15:00+02:00 - 2024-07-18T17:00:00+02:00 2024-07-18T17:00:00+02:00
- Bizkaia Aretoa, Bilbao
- Webgunea ikusi
Elhuyarrek antolatutako tailerra
Adimen artifiziala boladan dago, eta horrek egungo bizitzako hainbat eremutan du eragina, besteak beste, gizartean eta merkatuan. Gizartean ematen ari den eraldaketak inpaktu zuzena du merkatuan eta kontsumitzeko ditugun moldeetan; eraldaketa horrek eragin zuzena izan du itzulpengintzako sektorean.
Teknologia berrienek itzulpengintzako sektorean izaten ari diren eragina aztertuko da Uda Ikastaroan, bai gizartearen eraldaketaren ikuspuntutik (itzulpengintzako sektoreari buruzko pertzepzioa zein den gizartean), bai adimen artifizialeko azken sistemek sektorean bertan, zerbitzu emateko moduan eta ikerketak garatzeko moduan, izan duen aldaketatik.
Tailerrera joateko aldez aurretik izena eman behar da.
Helburuak
- Hizkuntza eta teknologia uztartzen dituzten ikerketa-proiektuen berri edukitzea, batez ere, hizkuntza eta hizkuntzaren kalitatea ardatz dituzten proiektuena.
- Sektore bereko errealitate ezberdinen ikuspuntuetatik ikastea.
- Sektoreari eragiten dioten eragile ezberdinen egoera ezagutzea.
- Sektoretik kanpo hizkuntza-teknologiek dituzten eraginei buruz hausnartzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Irakasleak
- Profesionalak
- Itzulpenintza-sektoreko profesionalak (enpresak eta autonomoak)