2016ko Batzar Orokorra: Eskertza!

2016/05/24

Idatzi honen bitartez joan den astean, maiatzak 20ean, 2016ko Batzar Orokorrean hartu izana eskertu nahi dizuet

Espero dugu Batzar Orokor horretan zuek jaso nahi zenutena betetzea eta hemendik aurrera laster antolatuko ditugun ekitaldien berri emango dizuegu eta, atzo bezala, zuek etortzea gustatuko litzaiguke.

Jakin ezazue, edozein gairi buruzko iradokizunik proposatu nahi izan ezkero, Languneko Elkartea zure esku dagoela, eta baita gure zerbitzuei buruzko edozein galdera egin nahi izan ezkero ere.

Etorkizunean berriro zuek agurtzeko aukera izatearen konfiantzarekin, jaso ezazue agur bero bat,

Argazkiak: https://flic.kr/s/aHskApbVb4

Albiste erlazionatuak

Jasone Aretxabaleta eta Siobhán Ní Ghadhra: hizkuntza gutxituak, lehiakortasuna eta industria, Europako agertokian

2026/11/13

Dublinen egindako SME & Cluster Assembly kongresuan, hizkuntza gutxituek lehen aldiz izan zuten protagonismoa, euskarak eta irlanderak enpresen lehiakortasunari eta berrikuntzari egin diezazkieketen ekarpenak aztertzeko. Dublingo esperientzia abiapuntu hartuta, Aretxabaletarekin eta Údarás na Gaeltachta agentziako presidente Siobhán Ni Ghadhrarekin hitz egin dugu proposamenaren sorreraz, kongresura iristeko egindako bideaz eta euskarak eta irlanderak Europako industria- eta enpresa-munduan izan dezaketen paperaz.

Adimen artifiziala, enpresen motor berria: lana eraldatu egiten da

2026/10/26

AAk produktibitatea handitzeko eta lanbide berriak sortzeko aukerak eskaintzen ditu. CONETICen azterketak argi uzten du erronka nagusietako bat langileak prestatzea eta teknologia bermeekin erabiltzea dela.

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.