Ahotsak.com Widgeta: webguneetan itsasteko kodea

2011/01/02

Ahotsak.com webgunearen edukiak hedatzeko Widget bat garatu dute, herri bateko ondarea webguneetan itsatsi ahal izateko.

Ahotsak.com webgunearen helburu nagusienetako bat hedapena da. Ahozko ondarea jasotzeaz arduratzen da, baina jasotako horri ahalik eta hedapenik handiena eman nahi diote. Horretarako garatu zuten orain dela hilabete batzuk APIa. Eta orain Widgeta ere eskuragarri dago. Kode-puska bat kopiatu eta herri jakin bateko edukia webgunean erakutsi daiteke.

Iturria: Ahotsak.com

Albiste erlazionatuak

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.