Aldundiak Hitz Zentroaren eta Euskorporaren esku jarriko ditu bere testu eta eduki corpusak

2026/02/02

Helburua da euskara adimen artifizialeko teknologietan integratzea.

Card image cap

Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) HiTZ Zentroaren eta Euskorporaren esku jarriko ditu bere jabegokoak diren eduki eta datu corpusak, euskara adimen artifizialeko teknologietan integratzeko ahaleginean ekarpena egin asmoz.

Sinatutako bi lankidetza hitzarmen hauen bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundia EHUko Hitz Zentroaren Oinitza proiektuko eta Euskorporaren Euskorpus proiektuaren kolaboratzaile bilakatuko da, aldi berean. Oinitzaren helburua da euskarazko testuak eta metadatuak biltzea hizkuntza teknologiak eta adimen artifiziala euskaraz garatu ahal izateko, hau da, ahalik eta eduki egokienak eta ugarienak biltzea euskarazko hizkuntza ereduak sortu ahal izateko. Euskorpus proiektuaren helburua, era berean, euskararen presentzia digitala sustatzea eta bermatzea da, euskarazko corpus linguistiko digitalak bilduz eta osatuz, nahiz euskarazko kode irekiko ereduak garatuz. Bi proiektuak osagarriak dira eta, horrela, HiTZ eta Euskorpora elkarlanean ari dira hitzarmenei ahal den etekin handiena ateratzeko.

Irakurri albiste osoa hemen

Albiste erlazionatuak

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.