@Artezeuskara Saskia app, erosketak egiteko aplikazioa

2013/04/22

Saskia, erosketa zerrenda mugikorrean egiteko aplikazioa, egoera horietan lagungarri izango duzu

Mandatuak, errekaduak, enkarguak, erosketak non apuntatu ez dakizula, erosi beharrekoen zerrenda etxean ahaztu duzula, azken orduan pisu-kideak zer eskatu dizun ez duzula gogoratzen edo etxean gosaltzeko galleta nahikoa dituzun ez dakizula…
Euskara hutsez  eginiko aplikazioa da. Ez dakizula “lentejak” nola diren euskaraz, Saskiak euskarazko ordaina emango dizu.
Nahi izanez gero zure erosketa zerrendan gauzak gehitu edo kentzeko aukera eman diezaiokezu nahi duzunari.
Kontuak txukun-txukun egingo dizkizu, mingaina ez duzu luzatu beharko kontuak ateratzeko. Eta Armairuan gordeta daukazunaren berri emango dizu instante batean.
Akabo paper zatiak, blok txikiak, buruko ariketak, hozkailuko zerrendak, ahaztutakoak… Saskiak lana erraztuko dizu.

Sakelakoetarako eta tabletetarako Saskia aplikazioa egin du Artez Euskara Zerbitzuak Akting ingeniaritzaren laguntzarekin. Erosketetako zerrendak egiten laguntzeko aplikazioa da Saskia, baina beste hainbat funtzionalitate ere baditu: Zerrendak elkarbanatzeko aukera ematen du, lagun bat baino gehiagoren artean osatzeko, etxeko armairuan dugunaren kontrola ematen laguntzen du, baita egindako erosketen  kontuak ikusteko ere.

Euskara hutsez eginiko aplikazio hau bi gauzek egiten dute berezi:

  • Aplikazio praktikoa eta lagungarria da.. Beste hizkuntzatan dauden antzeko aplikazioetan  ordainpeko bertsioan bakarrik dauden hainbat funtzionalitate doan eskaintzen ditu Saskia.app-k.
  • Erosleak euskaraz erosteko motibatzea eta trebatzea lortzen lagundu nahi du, produktu zerrenda auto-osagarria da eta  gaztelaniaz idaztean euskarazko ordaina ematen du.

Ezaugarriak:

  • Erabiltzeko erraza eta arina.
  • Erosketa zerrenda norberarena eta elkarbanatua, armairuaren kontrola, kontuak..
  • Nahi beste erosketa zerrenda
  • Produktuen zerrenda auto-osagarria
  • Ia 500 produktu  aurredefinituak, eta nahi beste gehitzeko aukerarekin
  • Gaztelaniazko produktuaren euskarazko ordaina
  • Erosketa zerrenda elkarbanatu lagunekin
  • Elkarbanatutako zerrendan lagunek produktuak gehitzeko aukera
  • Erosketen kontuak atera
  • Zerrendak berrerabiltzeko aukera
  • Armairuaren kontrola, zer dagoen, zer falta den.

Aplikazioa  Google playn deskargagarri dago: https://play.google.com/store/apps/details?id=eu.akting.saskia&feature=search_result#?t=W251bGwsMSwyLDEsImV1LmFrdGluZy5zYXNraWEiXQ

Albiste erlazionatuak

LANGUNE BDCC Ostegunetan

2023/11/15

Euskadiko Kultura eta Sormen Industrietan (KSI) euskarazko hizkuntza-teknologiak ezartzeari buruz hitz egingo da eta LANGUNEKo hainbat bazkidek parte hartuko dute.

ELAYk hizkuntza kudeaketan izandako esperientzia azaldu zuen LANGUNEren Batzar Orokorrean

2023/10/25

Elay Groupeko Imanol Iparragirrek hizkuntza kudeaketaren inguruko hitzaldia eskaini zien bazkideei.

ASKHEZI proiektuak bi diru-laguntza jaso ditu

2023/10/25

Ezgaitasunak dituzten ikasleek ahots diktaketako zuzenketak ahotsez egin ahal izateko erabiliko dira.