Asmoz Fundazioa: Giza Eskubideei buruzko webgunea

2012/03/19

Webgune hau Giza Eskubideei buruzkoa da eta, batez ere, Giza Eskubideen inguruan garrantzi handiena duten Hitzarmen eta beste baliabide batzuk kontsultatzeko gunea da.

Kontsultak lau hizkuntzetan egin daitezke.

Egitasmo hau Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa-k sortu du Eusko Jaurlaritza-ren Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzaren eta Kultura Saileko Hizkuntza Politika Sailburuordetzaren laguntzarekin.

http://ddhh.asmoz.org/index.php?option=com_content&task=view&id=89&Itemid=70&lang=eu

Albiste erlazionatuak

Jasone Aretxabaleta eta Siobhán Ní Ghadhra: hizkuntza gutxituak, lehiakortasuna eta industria, Europako agertokian

2026/11/13

Dublinen egindako SME & Cluster Assembly kongresuan, hizkuntza gutxituek lehen aldiz izan zuten protagonismoa, euskarak eta irlanderak enpresen lehiakortasunari eta berrikuntzari egin diezazkieketen ekarpenak aztertzeko. Dublingo esperientzia abiapuntu hartuta, Aretxabaletarekin eta Údarás na Gaeltachta agentziako presidente Siobhán Ni Ghadhrarekin hitz egin dugu proposamenaren sorreraz, kongresura iristeko egindako bideaz eta euskarak eta irlanderak Europako industria- eta enpresa-munduan izan dezaketen paperaz.

Adimen artifiziala, enpresen motor berria: lana eraldatu egiten da

2026/10/26

AAk produktibitatea handitzeko eta lanbide berriak sortzeko aukerak eskaintzen ditu. CONETICen azterketak argi uzten du erronka nagusietako bat langileak prestatzea eta teknologia bermeekin erabiltzea dela.

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.