BerbaTek: hizkuntza-, ahots-, eta multimedia-teknologiak praktikan

2012/02/07

Hiru urteko proiektuaren emaitzak aurkeztu dituzte gaur Elhuyar Fundazioaren egoitzan egindako prentsaurrekoan

Eusko Jaurlaritzaren eta Elhuyar Fundazioaren ordezkariek BerbaTek (http://www.berbatek.com/eu), ikerketa-proiektuaren emaitzak aurkeztu dituzte gaur goizean Usurbilen egindako prentsaurreko agerraldian. 

Hizkuntza-, ahots-, eta multimedia-teknologietan oinarritutako hiru demo erakutsi ditu Igor Leturiak, proiektuaren koordinatzaile eta Elhuyar Fundazioaren I+G Sailaren arduradun denak. Ekitaldian izan dira proiektua sustatu duen partzuergoko kideak; alegia, VICOMTECH-IK4 teknologia-zentroko, TECNALIA Research and Innovation Fundazioko, UPV/EHUko Aholab eta IXA taldeetako eta Elhuyar Fundazioko ordezkariak.

Berbatek-i buruz http://www.zientzia.net/artikuluak/berbatek-hizkuntza-ahots-eta-multimedia-teknologia/ webgunean artikulua.
.

Albiste erlazionatuak

Jasone Aretxabaleta eta Siobhán Ní Ghadhra: hizkuntza gutxituak, lehiakortasuna eta industria, Europako agertokian

2026/11/13

Dublinen egindako SME & Cluster Assembly kongresuan, hizkuntza gutxituek lehen aldiz izan zuten protagonismoa, euskarak eta irlanderak enpresen lehiakortasunari eta berrikuntzari egin diezazkieketen ekarpenak aztertzeko. Dublingo esperientzia abiapuntu hartuta, Aretxabaletarekin eta Údarás na Gaeltachta agentziako presidente Siobhán Ni Ghadhrarekin hitz egin dugu proposamenaren sorreraz, kongresura iristeko egindako bideaz eta euskarak eta irlanderak Europako industria- eta enpresa-munduan izan dezaketen paperaz.

Adimen artifiziala, enpresen motor berria: lana eraldatu egiten da

2026/10/26

AAk produktibitatea handitzeko eta lanbide berriak sortzeko aukerak eskaintzen ditu. CONETICen azterketak argi uzten du erronka nagusietako bat langileak prestatzea eta teknologia bermeekin erabiltzea dela.

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.