EIKENEK+ zuzendaritza batzorde berria hautatu du EDUKI DIGITALEN sorkuntzaren eta banaketaren kluster bezala aritzeko aurrerantzean

2016/03/15

EIKENek + bere jardun eremua handitzea erabaki du bazkide gehiago bereganatuz. Hauen artean Ikus-entzunezko Ekoizpeneko enpresa berriak, edota bestelako sektoretakoak, hala nola, Marketing eta Publizitatea, Transmedia Komunikazioa, HIZKUNTZEN INDUSTRIAK, Internet Players-ak, Ekitaldietakoak, Musikako eta beste Sormen Industriaren enpresak ere

Hauteskundeak Bilbao Berrikuntza Faktoriaren Areto Nagusian ospatutako Ohiz Kanpoko Batzar Nagusian izan ziren, EIKENek egoitza duen eraikinean, izan ere. Klusterrak bere eredua aldatzea erabaki du, besteak beste, gaur egungo errealitate digitalera eta eskaintza berri eta ezberdinetara egokitzeko. Hamazortzi pertsonek osatzen dute orain EIKENeko Zuzendaritza Batzordea eta beraien artean bazkideek Aletxu Echevarria, The Blackout Projet-eko CEOa hautatu zuten Lehendakari berri; Euskaltel eta Educaedu enpresen ordezkariak presidenteordeak izango dira, eta Mixerren Zuzendari Orokorra, eta orain arte lehendakaria izan den Juan Mari Gurrutxaga, Idazkaria izango da.

Sektorearen egoerak asko aldatu du EIKENek bere ibilera hasi zuenetik. Digitalizazio prozesuak erabateko transformazioa ekarri du sektorera edukiak sortzeko, banatzeko, eta negozio modelo berriak sortuz. Horregatik, Klusterrak Euskal Eduki Digitalen Industriaren erreferentzia izan nahi du Euskal Ekosistema Digitaleko enpresa desberdinak elkartuz. Honela, sektore edo metasektore estrategiko hau indarberritua aterako da Euskadin, Klusterraren bitartez interlokuzio argia izango duelako, sektore desberdinetako enpresen arteko lankidetza dinamikak sortzen lagunduko direlako; industria sortzaileen garapenaren aldeko ekintzak bultzatuko direlako, eta azkenengoz, EIKEN osatzen duten enpresei aukera hobeak eskaintzeko moduan egongo direlako.

Sasoi berria

Juan Mari Gurrutxaga-k, 8 urtetan zehar EIKENen lehendakaria izan denak, kluster elkarte baten izateko arrazoia den lehiakideen arteko kolaborazioaren garrantzia nabarmendu zuen balantzea egiteko orduan. Bere aldetik, Aletxu Echevarria Presidente berriak berari eta orain arteko Zuzendaritzari eskertu nahi izan zizkien klusterraren bidez sektorearekiko izan duten ardura eta konpromisoa. Horrez gain, etapa berriari begira nabarmendu zuen “EIKEN edukien kontsumo ohitura berrietara egokitu behar dela, industriaren eraikuntzan aurrera egiteko beharra baitago, digitalizazioa eta sarbide multipantaila direla medio, edukiak sortzeko, banatzeko eta, monetizatzeko erak izugarri aldatu direlako”.

Aletxu Echevarria adierazi zuen moduan, Zuzendaritza Batzordea aldaketa honen liderra izan behar den adierazgarri argia da. Batzorde berri hau sektore ezberdinetako ondoko enpresa hauen ordezkariek osatzen dute: Ikus-entzunezko eta Multimedia arloko EiTB, Euskaltel, Pausoka, Irusoin, The Blakcout Project edo Mixer; Dimension eta Trupp, Publizitate sektoretik; Musika Industriako Last Tour; Elhuyar eta Maramara, Hizkuntzaren Industrietatik; edota, Educaedu Eduki Digital espezifikoetako arlotik. Eusko Jaurlaritzaren eta SPRIko ordezkaria den Alberto Méndez gain, Zuzendaritza batzarkideak dira orain, era berean, Euskadiko bi plataforma teknologikoak, IK4 eta Tecnalia; Digipen, bideojokoen Unibertsitatea; eta Euskal Ekoizleen eta Kultura Berritzailearen Elkarteak, EPE/APV eta Karraskan, hurrenez hurren.

Aletxu Echevarria EIKENen presidentziara iristen den honetan, hobekuntza tendentziaren unea da 2015eko emaitzetan erreparatuz gero. Izan ere, sektorearen fakturazioa %6 puntu igo zen iaz. Datu hauek positiboak izateaz gain, azken urteetan izandakoen artean igoera erakusten duten lehenengoak dira, krisiaren aurreko zifretatik urrun egon arren.

2016ko lehen seihilekorako aurreikuspenei dagokienez, Ikus-entzunezko eta Eduki Digitaleko Klusterra osatzen duten enpresek joera hau gorantz mantentzea itxaroten dute, bai fakturazio zein enplegu aldetik. Datu itxaropentsu bezala azpimarratu zen 2015eko itxierak enplegua bi digituetan handiagotu dela, %21ean. Hala ere, datu hau era egokian balioesteko kontuan izan behar da azken urteetan enpresek bere egiturak ikaragarri txikiagotu behar izan dituztela, egungo egoera ekonomiko konplexura egokitzeko.

Eikeneko+ Zuzendaritza Batzordea, Euskadiko Ikus-Entzunezko eta Eduki Digitaletako Klusterra:

  • Lehendakaria: Aletxu Echevarria (The Blackout Project)
  • Lehendakariorde Lehena: Idoia Uriarte (Euskaltel)
  • Lehendakariorde Bigarrena: Mikel Castaños (Educaedu)
  • Idazkaria: Juan Mari Gurrutxaga (Mixer)
  • Batzarkidea: Andoni Aranburu (EiTB)
  • Batzarkidea: Leire Cancio (Elhuyar)
  • Batzarkidea: Iñaki Gómez (Irusoin)
  • Batzarkidea: Carlos Juárez (EPE/APV-a)
  • Batzarkidea: Mariví Kanpandegi (Dimentsioa)
  • Batzarkidea: Joseba Laka (Tecnalia)
  • Batzarkidea: Ritxi Lizartza (MaraMara)
  • Batzarkidea: Ignacio de Otalora (Digipen)
  • Batzarkidea: Juan Otegui (IK4)
  • Batzarkidea: Jose Luis Roncero (Karraskan)
  • Batzarkidea: Jose Felix Ruíz (Trupp)
  • Batzarkidea: Gaby Salaberry (Last Tour)
  • Batzarkidea: Itziar Zeberio (Pausoka)
  • Batzarkidea: Alberto Méndez (EJ/SPRI)

 ARGAZKIAK: https://flic.kr/s/aHskuptz8V

 

Albiste erlazionatuak

‘Hizkuntzen irabazia’ kongresuak 200 lagun eta 17 hizkuntza gutxitu bildu ditu Donostian bi egunez

2024/11/27

Kongresuak agerian utzi du hizkuntzak aberastasuna direla. Ez soilik aberastasun kultural eta emozionala, baita ekonomikoa ere.

Lankidetza eta digitalizazioa hizkuntza hegemonikoei aurre egiteko

2024/11/27

‘Hizkuntzen Irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresuak 200 lagun inguru bildu ditu bere lehenengo egunean.

LANGUNE INDEUSen Lankidetza Sareko kide egin da

2024/11/22

LANGUNEk bat egiten du sareko helburuekin hizkuntzen kudeaketaren sustatzaile den aldetik.