EIZIE: «Gaztelania xede IV» mintegi praktikoa, 2012

2012/06/05

Euskaratik gaztelaniara itzultzean edo zuzenean gaztelaniaz idaztean egiten ditugun gramatika- eta ortografia-akatsak nabarmentzea, eta estilo- eta erregistro-arazoei erreparatzea da helburua, horiek guztiak baitira kontuan hartzekoak gaztelaniaz egoki idazteko.

Horien osagarri, gaztelania lantzeko informazio-iturri nagusiak (paperean eta sarean) aipatu eta erabiliko ditugu mintegian; besteak beste, RAEk 2009an eta 2010ean argitaratu zituen gramatika eta ortografia berriak, eta Martínez de Sousaren bi argitalpen klasikoen edizio eguneratua: Manual de estilo de la lengua española (MELE 4) eta Ortografía y ortotipografía del español actual.

Edukia
Ortografia-akats nagusiak (puntuazio-kontu batzuk, ortografia berriak ekarri dituen zenbait berrikuntza); lexiko-arazo batzuk (aditz batzuen erabilera gehiegizkoa; modak; kolokazioak); joskera-akats batzuk (gerundio ustelak; galizismo eta anglizismoak), lokailu testu-antolatzaileen erabilera (testuaren kohesioa), paragrafo-banaketa, fokua. Estiloa eta erregistroa.

Metodologia
Ikasleei testu batzuk bidaliko zaizkie aldez aurretik, eta testu horien itzulpena bidali beharko dute EIZIEra data jakin baterako. Irakasleak, gero, itzulpen horiek abiapuntu hartuz, mintegian denon artean eztabaidatzeko zuzenkizun eta proposamenak landuko ditu. Oso garrantzitsua da, beraz, ikasleek itzulpenak egitea eta EIZIEra garaiz bidaltzea.

Norentzat
Euskaratik gaztelaniara itzuli behar izaten duten itzultzaileentzat eta zuzenean gaztelaniazko testuak sortu behar izaten dituztenentzat.

Irakaslea
Idoia Santamaría

Noiz
2012ko uztailaren 3an eta 4an

Non
Bilbon, Euskararen Etxean

Ordu-kopurua
Guztira, 8 ordu

Ordutegia
16:00 - 20:00

Prezioa
Bazkideak: 80 euro
Ez bazkideak: 120 euro

Izena emateko epea
2012ko ekainaren 12a

Oharra:
Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
2012ko ekainaren 14an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

Link: http://www.eizie.org/Elkartea/ikastaroak/gaztelania2012



Albiste erlazionatuak

bai&by, LANGUNEko bazkide berria

2023/05/09

Euskara eta ingelesa ikasteko merkatuan dagoen sistema adimendun bakarra.

EMUNen ikerketa: 'Euskara planak lehiakortasunerako palanka ote dira?'

2023/05/08

LANGUNEko bazkide den EMUNek iaz abiatu zuen ikerketaren helburua euskara planak enpresaren lehiakortasunean dauzkan onurak areagotzeko aukerak esperimentatzea da.

LANGUNEk ANETIren IV. Kongresua itxiko duen mahai-inguruan parte hartuko du

2023/05/05

Nola aurkezten da itzulpenaren eta interpretazioaren etorkizuna Espainian?