EIZIE: 'Spot The Translator' nazioarteko bideo-lehiaketaren estreinakoa

2012/06/13

CEATL erakundeak, Europako literatur itzultzaileen elkarteen bilguneak, dei egiten die bideo-sortzaileei bideo labur bizi eta burutsuak sor ditzaten literatur itzultzaileak sustatzeko, bai eta itzultzaileek literaturan duten garrantziaren, zereginaren eta erronken berri zabaltzeko ere. Gehienez ere hiru minutuko bideoak onartuko dira, eta 1.000 euroko saria jasoko du irabazleak. 2012ko irailaren 30ean –Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunean– jakinaraziko da nork irabazi duen lehiaketa.

Ikus Facebook-en: https://www.facebook.com/events/272342979529848/

Literatur itzultzaileak ez dira existitu ere egiten. Sarritan pentsa liteke hori prentsari, liburuen kritikei, azalei... begiratuz gero. Badirudi liburuak bat-batean, modu magikoan agertzen direla orotariko hizkuntzetan. Shakespearek ingelesez idatzi zituen sonetoak, baina mundu osoan irakur daitezke, hizkuntza askotan: errusieraz, alemanez, suedieraz, katalanez… Hortaz, argi dago: literatur itzultzaileak existitzen dira. Lagundu ikusgai bihur daitezen.

Lehiaketako arauak:

  • Gehienez ere hiru minutuko bideoak onartuko dira.
  • Kalitate txikiko film-bertsioa bidali beharko da CEATLen Facebook orrira, 2012ko abuztuaren 27a eta irailaren 2a bitartean. Hautatutako bideo onenen egileei, ondoren, kalitate handiko bideoa eskatuko diete CEATL elkarteko kideek.
  • CEATLek bere kide diren elkarteei soilik helaraziko dizkie bideook. CEATLek ez ditu erabiliko bideook etekin ekonomikoak lortzeko.
  • CEATLek izendatutako epaimahaiak hamar bideo onenak hautatuko ditu, eta elkartearen Facebook orrian jarriko ditu (2012ko irailaren 16rako). Haien artean hautatuko da irabazlea.
  • CEATLek literatur itzulpena sustatzeko baliatuko ditu bideook, beti ere sortzaileen baimenarekin.
  • Irabazleak 1.000 euroko saria jasoko du. Nor den irabazlea Facebook orrian jakinaraziko da, irailaren 30ean, Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunean.
  • Bideo iraingarriak lehiaketatik kanpo geratuko dira, eta ezabatu egingo dira Facebook orritik.
  • Epaimahaiak eskubidea du saririk ez emateko, bai eta saria bi lehiakideren artean banatzeko ere berdinketarik balego.
  • Epaimahaiak ez du inolako mezu-trukerik izango partaideekin (ez eta bestelako hartu-emanik ere) hautuaren berri emateko.

Link: http://www.eizie.org/News/1338801210

Albiste erlazionatuak

Klima-aldaketa eta trantsizio ekologikoa Hiztegia: baliabide berri bat, guztion eskura

2025/01/27

LANGUNEko kide den UZEIk, Kutxa Fundazioa, AZTI, BC3, IHOBE eta Naturklimarekin elkarlanean, euskarazko komunikazioa erraztuko duen baliabide berri bat sortu du.

LANGUNEk 2025-2028ko plan estrategikoa landu du

2024/12/17

OPE Consultores aholkularitza enpresaren laguntzarekin, zuzendaritzako kideek lau saio egingo dituzte.

‘Hizkuntzen Irabazia’ kongresuak 200 lagun eta 17 hizkuntza gutxitu bildu ditu Donostian bi egunez

2024/11/27

Kongresuak agerian utzi du hizkuntzak aberastasuna direla. Ez soilik aberastasun kultural eta emozionala, baita ekonomikoa ere.