Ekitaldi kulturalen hizkuntza kudeaketak Kultura Ministerioko diru laguntza lortu du

2020/10/20

Langunetik ekitaldi kulturalen hizkuntza kudeaketa hobetzeko garatzen ari den proiektuak Kultura Ministerioko modernizaziorako diru laguntza lortu du.

Card image cap

2020 urte honetan, Langune ekitaldi kulturaletako hizkuntza kudeaketa hobetzeko proiektua garatzen ari da, aurrekoan zehaztu bezala. Proiektua garatu ahal izateko, eta ahalik eta arazo gehien konpontzeko ahalmena izan dezan, proiektua hainbat instituzioetako diru laguntzetara aurkeztu da. Haien artean, Kultura Ministerioak, kultura eta sormen industriak modernizatzeko eta berritzeko, proiektu digital eta teknologikoen bidez, duen diru laguntza.

Diru Laguntzara 850 bat proeiktu aurkeztu ziren, eta horietatik onartutako 84 proiektuetako bat gurea izan da, erakutsiz zein garrantzitsua den duela hilabete batzuk prestatu genuen ideia. 2020an garatzen hasitako proiektu honek bere bidea hasi du, eta lehen emaitza batzuk 2021eko martxoan aurkeztea espero dugu. 

Albiste erlazionatuak

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.