Elduaien Hizkuntza Eskolak bigarren zentru bat ireki du Intxaurrondon

2012/09/26

Ikasturte berriarekin batera, Elduaien Hizkuntza Eskolak zentru berria ere estreinatu du Intxaurrondon

Intxaurrondoko bizilagunek aspaldidanik ezagutzen du Elduaien Akademia, eta haientzat, etxetik hurbil dagoen zentru batean oinarrizko mailetatik gorenenetara ikasi  ahal izatea oso garrantzitsua da. Baina, batez ere, ikaslearekiko gertutasun harremana eta ardura goraipatzen dizkiote Elduaieni. 

Eta halaxe erakutsi zioten 2011-2012 ikasturtean, Pedro Axular, 3.ean duen zentrua txiki gertatu baitzitzaien izandako ikastaro eskaeraren gorakada nabariaren ondorioz. Horregatik, eta konfidantza honi erantzunez, Elduaien Akademiak parez pare, kale bereko 4.zenbakian, beste zentru bat irekitzea erabaki du, 2012-2013 ikasturterako  eskaintza berrituaz gain, erosotasuna eta azken berrikuntzen abantaila eskainiz.

Hemen akademia berriaren irudi gehiago: http://www.2shared.com/file/MsuD6cfU/intxaurrondo-_berria.html

Albiste erlazionatuak

Adimen artifiziala, enpresen motor berria: lana eraldatu egiten da

2026/10/26

AAk produktibitatea handitzeko eta lanbide berriak sortzeko aukerak eskaintzen ditu. CONETICen azterketak argi uzten du erronka nagusietako bat langileak prestatzea eta teknologia bermeekin erabiltzea dela.

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.