Eleaniztasunean bizitzen: Hizkuntza gutxituek indartzen gaituzte

2024/09/26

Euskal Herriko eleaniztasunaren biziraupen eta garapenerako borrokak, hizkuntzen industria garrantzitsu bat sortu du Euskal Herrian.

Card image cap

Irailak 26a, Hizkuntzen Europako Eguna da, euskal hiztunentzat egun garrantzitsua izan beharko luke, asko dugu ospatzeko, beste asko salatzeko dugun bezala. Baina, erabaki dut ospatzeko dugun horretaz hitzegitea gaurkoan, eta jendarte eleaniztun honek gure ekonomiari ematen dion indarra aldarrikatzea.

Hizkuntzen arteko elkarbizitza osasuntsua, hizkuntzaren biziraupen eta ekonomiaren garapenerako oinarria da bai euskaldunontzat eta baita Europako beste hizkuntza gutxituentzat ere. Baina hortxe dago koxka, elkarbizitza hori orekatua eta naturala izatea, ez baita erraza.

Europar Batasunak 1999 urtean, dagoeneko erakutsi zuen bere kezka, Informazioaren Gizartearen garapenari buruzko txostenean. Bertan, teknologia berrien ezarpenak sortu ditzaketen hizkuntzaren baztertze arriskuei buruz hitz egin zuen, eta hauek horiek kontrolatzeko eta saihesteko beharra zegoela esaten zen. 25 urte beranduago, adimen artifizialaren eztandarekin, hizkuntza aniztasuna arriskuan dago. Azterketa guztiek erakusten dute, orohar hizkuntza guztiek dituztela arazoak, hegemonikoek zein gutxituek, eta ingelesa ari dela bihurtzen alor digitalean hizkuntza hegemoniko bakarra.

Euskal Herriak, berezitasun bat badu, eleanitza dela, bi hizkuntza hegemoniko eta hizkuntza gutxitu bat ditugu gure berezko hizkuntzak, gehi migrazio fluxuek ekarritako hainbat hizkuntza. Eleaniztasun horren biziraupen eta garapenerako borrokak, hizkuntzen industria garrantzitsu bat sortu du Euskal Herrian, gure hizkuntza teknologia berrietan atzean gera ez dadin egin diren indarrak, helduen euskalduntzearen ondorioz sortu diren beharrak, hizkuntza berdintasunerako eskubideak sortu dituen itzulpen beharrak, terminologia garatu beharra, aisialdian ere euskarazko aukeren beharrak… Herri eleanitza izateak, ondorioak ditu ekonomian.

Euskarak beste hizkuntza batzuei, bere biziraute eta garapen prozesuan egin dituen aurrerapausoak erakutsi ahal dizkie, eta gure hizkuntza, beste hizkuntza batzuetatik irakasbideak jasotzeko gogoz dago, antzeko egoeran dauden hizkuntzen arteko elkarlana aberasgarria delako. Horregatik, kanpotik etorriko diren beste hizkuntzetako adituak entzun nahi ditugu. Europako beste hizkuntza gutxituek, zer eta nola egiten duten ezagutu nahi dugu. Zein puntutan daude? Zein ekarpen egin dio bere hizkuntzaren garapenak bere herriko ekonomiaren garapenari? Zer iritzi du gaur egun Europar Batasunak hizkuntzen garapenari dagokionez?

Guzti hau erantzuteko asmoz, azaroak 26 eta 27an, Langune – Euskal Herriko Hizkuntza industrien elkarteak, ‘Hizkuntzen Irabaziak’ foroa antolatu du, sinistuak gaudelako, hizkuntza gutxituen biziraupenak eta garapenak, aberastasun kulturalaz gain, aberastasun ekonomikoa ere dakarrela, eta hizkuntza hegemonikoetan sortzen ez den industria indartsu bat sortzen dela, herria ekonomikoki ere indartzen duena.

Izen ematea zabalik dago www.hizkuntzenirabazia.eus webgunean

Albiste erlazionatuak

Euskarabilduaren 13.edizioa antolatuko du iametzak

2024/10/02

'Artifiziala ez den teknologia' da aurtengo edizioaren izenburua eta teknologiaren erabilera etikoagoa, iraunkorragoa eta bideragarriagoa aldarrikatuko du.

LANGUNE SPLNren XL Nazioarteko Biltzarrean

2024/09/25

Hizkuntza Teknologien eragin handiko erabilera kasuei buruzko ikerketaren lehen ondorioak aurkeztu ziren bertan.

Orai NLP Teknologiak euskarazko adimen artifizialerako hizkuntza-eredu neuronal berria garatu du

2024/09/13

LANGUNEko bazkidea den Oraik garatutako teknologia txatbotak, itzultzaile automatikoak, zuzentzaile gramatikalak, bilatzaileak, edukiak sortzeko sistemak... sortzeko erabiliko da.