Eleka Ingeniaritza Linguistikoak Europako goimailako ikasleen eta hezkuntza arloko langileen mugikortasuna sustatzeko lanetan parte hartuko du

2011/07/23

Bologna Itzulpen Zerbitzua Europako proiektu bat da, eta helburua du itzulpen automatikoko zerbitzua eskaintzea goi-mailako irakaskuntzako erakundeek beren ikasketa-programak ingelesera itzuli ahal izateko.

Gero eta behar handiagoa dago hezkuntzaren arloko erakundeek ikasturteko edukiaren dokumentazioa eta beste hainbat informazio ingelesez emateko. Ikasturteko edukiaren eta gradu programen itzulpenak izatea erabakigarria da, unibertsitateek atzerriko ikasleak erakartzeko, eta are garrantzitsuago, erakundeek irudi ona lantzeko nazioarte mailan.

Zifren eta joeren arabera, ohiko giza itzulpen-zerbitzuetan inbertitzea garestiegia da. Ondorioz, ikasturteko materialak eta gradu programak sarritan tokiko hizkuntzetan ematen dira bakarrik.

Bologna Itzulpen Zerbitzua proiektuaren helburua da irteera bat ematea arazo horri. Horretarako eskainiko du koste baxuko, Webean oinarritutako eta goimailako kalitatezko itzulpen automatikoa. Zerbitzu hori bereziki egokituko da ikasketa programak edo ikasturteko syllabi-ak itzultzeko. Proiektuaren helburua da itzulpen-plataforma bat garatzea sarean ondoko hizkuntzak ingelesera itzultzeko: nederlandera, finlandiera, frantsesa, alemana, portugesa, espainiera eta turkiera; baita ingelesetik txinerara itzultzeko ere.

Bologna Itzulpen Zerbitzua martxan jarri duen partzuergoa industria arloan eta hezkuntzan diharduten hainbat bazkideekin osatua dago. Denek egiten dituzte garrantzi handiko ekarpenak, esperientzia eta ezagutza mailan, zerbitzuaren alderdi batean edo bestean.

· CrossLang enpresak koordinatzaile gisa lan egiten du. Profesional talde horrek esperientzia handia du prozesu-ingeniaritzan, hizkuntzalaritza konputazionalean, ezagutzaren kudeaketan, negozioak automatizatzen, eta hizkuntzen industriaren alderdi guztiak kudeatzen.

· Convertus AB enpresak itzulpen automatikoko teknologia hibridoa garatzen du, bereziki suedierazko ikasketa-materialak ingelesera eta alderantziz itzultzeko.

· Applied Language Solutions oinarri teknologikoko hizkuntza-zerbitzu hornitzailea da, eta itzulpen automatikoko teknologia garatu du enpresa barruan.

· Eleka Ingeniaritza Linguistikoak, Apertiumen garapena sustatu zuen OpenTrad partzuergoko bazkideak, esperientzia handia du erregeletan eta metodo estatistikoetan oinarritutako itzulpen automatikoko sistemak garatzen.

· Koç-eko Unibertsitateak itzulpen automatikoa, lengoaia estatistikoaren ereduak, adiera-desanbiguazioa, morfologia eta analisi sintaktikoa etengabe ikertzen dihardu.

Bazkide horiek guztiek Boloniako prozesua martxan jartzeko lagundu nahi dute. Horretarako, kalitate maila handiko eta kostu baxuko itzulpen automatikoko zerbitzua eskainiko diete goi-mailako hezkuntzako erakundeei, beraien ikasketa programak ingelesez eman ahal izateko.

Proiektuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan: Eleka Ingeniaritza Linguistikoa. info@eleka.net, www.eleka.net. www.bologna-translation.eu. Tel.: +34 943 37 72 25

http://www.eleka.net/berriak/berria.php?a=1&b=1306480372&desde=&id=eu

Albiste erlazionatuak

‘Hizkuntzen irabazia’ kongresuak 200 lagun eta 17 hizkuntza gutxitu bildu ditu Donostian bi egunez

2024/11/27

Kongresuak agerian utzi du hizkuntzak aberastasuna direla. Ez soilik aberastasun kultural eta emozionala, baita ekonomikoa ere.

Lankidetza eta digitalizazioa hizkuntza hegemonikoei aurre egiteko

2024/11/27

‘Hizkuntzen Irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresuak 200 lagun inguru bildu ditu bere lehenengo egunean.

LANGUNE INDEUSen Lankidetza Sareko kide egin da

2024/11/22

LANGUNEk bat egiten du sareko helburuekin hizkuntzen kudeaketaren sustatzaile den aldetik.