Elhuyarrek itzulpengintza eta teknologiaren inguruko tailerra antolatu du UIK-en

2024/06/21

Bi egunetako tailerrak teknologia berrienek itzulpengintzako sektorean izaten ari diren eragina aztertuko du.

Card image cap

Adimen artifiziala boladan dago, eta horrek egungo bizitzako hainbat eremutan du eragina, besteak beste, gizartean eta merkatuan. Gizartean ematen ari den eraldaketak inpaktu zuzena du merkatuan eta kontsumitzeko ditugun moldeetan; eraldaketa horrek eragin zuzena izan du itzulpengintzako sektorean.

Elhuyarrek, teknologia berrienek itzulpengintzako sektorean izaten ari diren eragina aztertuko du 'Itzulpengintza eta teknologia: aurrera eskuz esku, aurrera aurrez aurre' EHU-ko Uda Ikastaroan, bai gizartearen eraldaketaren ikuspuntutik (itzulpengintzako sektoreari buruzko pertzepzioa zein den gizartean), bai adimen artifizialeko azken sistemek sektorean bertan, zerbitzu emateko moduan eta ikerketak garatzeko moduan, izan duen aldaketatik. Itziar Cortés Etxabe, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko koordinatzailea, ikastaroa zuzenduko du.

Tailerra uztailaren 17an eta 18an egingo da Bilbon eta joateko aldez aurretik izena eman behar da.

Matrikulazioa eta informazio gehiago

Albiste erlazionatuak

bai&by Fundazioak ingelesa modu inklusiboan irakasteko proiektu pilotu berria abiatu du

2026/02/13

Pilotuak 6 hilabete iraungo du eta adimen-desgaitasun maila ezberdina duten 50 ikaslek parte hartuko dute.

Aldundiak Hitz Zentroaren eta Euskorporaren esku jarriko ditu bere testu eta eduki corpusak

2026/02/02

Helburua da euskara adimen artifizialeko teknologietan integratzea.

Leiho Morea webgunea aurkeztu du Elhuyarrek

2026/01/13

Feminismoarekin lotutako euskarazko edukiak biltzen ditu, eta hiztegi terminologiko eleaniztuna ere badu.