Elhuyarrek itzulpengintza eta teknologiaren inguruko tailerra antolatu du UIK-en
Bi egunetako tailerrak teknologia berrienek itzulpengintzako sektorean izaten ari diren eragina aztertuko du.
Adimen artifiziala boladan dago, eta horrek egungo bizitzako hainbat eremutan du eragina, besteak beste, gizartean eta merkatuan. Gizartean ematen ari den eraldaketak inpaktu zuzena du merkatuan eta kontsumitzeko ditugun moldeetan; eraldaketa horrek eragin zuzena izan du itzulpengintzako sektorean.
Elhuyarrek, teknologia berrienek itzulpengintzako sektorean izaten ari diren eragina aztertuko du 'Itzulpengintza eta teknologia: aurrera eskuz esku, aurrera aurrez aurre' EHU-ko Uda Ikastaroan, bai gizartearen eraldaketaren ikuspuntutik (itzulpengintzako sektoreari buruzko pertzepzioa zein den gizartean), bai adimen artifizialeko azken sistemek sektorean bertan, zerbitzu emateko moduan eta ikerketak garatzeko moduan, izan duen aldaketatik. Itziar Cortés Etxabe, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko koordinatzailea, ikastaroa zuzenduko du.
Tailerra uztailaren 17an eta 18an egingo da Bilbon eta joateko aldez aurretik izena eman behar da.