Emun eta Elhuyar bazkideek urteurrenak ospatu dituzte aurten

2022/12/02

Emun kooperatibak mende laurdena bete du eta Elhuyarrek berrogeita hamar

Card image cap

2022a Emunen 25. urteurrena eta Elhuyarren 50.a ospatzeko urtea izan da. Languneren bi bazkideek ekitaldi desberdinak egin dituzte urtean zehar.

Emun kooperatibak bere 25.urteurrena ospatzeko ‘Eraldaketan jardunaldiak. Zalantzari leiho bat’ izenburupean hiru hausnartze saio antolatu zituen: maiatzean 'Aniztasuna enpresan'; ekainean 'Elkarlanaren gobernantza' eta urrian ‘Norbere baitan hasten da eraldaketa’. Hirugarren saio hau mende laurdena ospatzeko ekitaldiarekin batera egin zen Arrasaten bertaratu ziren emunkideekin.

Elhuyarrek, bere partetik, hainbat ekimen antolatu ditu urtean zehar: solasaldiak, hitzaldiak, zientzia azoka, ikastaroak... Esanguratsuena maiatzean egindako Orai NLP Teknologiak langunearen aurkezpena izan zen. Honekin, Elhuyarrek Lengoaia Naturalaren Prozesamenduko (NLP) goi-mailako ikerketan eta soluzio teknologiko adimendunetan espezializatuko zentroa martxan jarri zuen. Urteurrenari amaiera eman zioten azaroak 10eko ekitaldi nagusiarekin, Kursaalen, Elhuyarren lankide, bazkide, babesle, bezero eta lagunekin batera.

Albiste erlazionatuak

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.