Euskal gaztetxoek aurten lehenengo aldiz hemendik antolatutako udalekuak Txinan igaroko dituzte @InstitutoChinoG #InstitutoChinodeBilbao

2014/03/27

Udalekuek aurrerapauso bat ematen dute aurten Txinara helduz Euskadin sortu, diseinatu eta martxan jarri den programa batekin

Bizipen ahaztezin bat izango da beraientzat eta interes mundialeko herri bateko hizkuntza eta kulturara hurbiltzeko aukera aparta ere. Aurten lehengo aldiz euskal gaztetxoek Euskaditik antolatutako Udalekuak Txinan igarotzeko aukera izango dute. Xiameneko hirian izango dira ekainaren 23tik uztailaren 15era arte eta 12 eta 17 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta daude.

Gaztetxoek hiru astez txinera klaseak jasoko dituzte eta beste zenbait kultura-jardueretan parte hartuko dute; esaterako, txinatar kaligrafiako klaseetan edo Pekingo Operako mozorro tradizionalen, paper-ebakien arteko, korapilo tradizionaleko edo sakuldaritzako tailerretan. Kirola praktikatzeko denbora ere izango dute, bai joku txinatar tradizionalak, “Volante” izenekoa bezala, zein ping-pong, badminton, igeriketa, fubola, saskibaloia edo arte martzialak, besteak beste.

Euskal neska-mutilak hauetako jarduera batzuetan txinatar ikasleekin batera egongo dira. Honetaz gain zenbait festa ospatuko dituzte batera eta txinatar sendiekin topaketa bat ere izango dute.

Xiamen garapen handiko eta aparteko edertasun paisajistikoko hiria da, turismo ugari jasotzen duelarik. Sari ugari jaso ditu, hala nola, "International Garden City", "Ciudad civilizada nacional ", "Ciudad Excelente de China” edo "Premio Hábitat de las Naciones Unidas " deitzen dena.

Euskal gaztetxoek, irteeratik denbora guztia begiralez lagundurik, hiria ezagutu ahal izango dute, baina benetan erakargarri diren beste zenbait toki bisitatzeko aukera ere izango dute irteerak eta bidaiak eginez Gu Lang Yuko irlara, Bai Lu Zhouko eta Yuan Bo Yuanko parkeetara, Zoora edo Floklorearen eta Teknologiaren museotara.

Udaleku hauek Bilboko Txinatar Institutuak eta Gipuzkoako Txinatar Institutuak antolatu dituzte, Xiamen Foreign Language Schoolekin, Txinako izen handienetariko eskola.

Kultura txinatarrera hurbildu nahi direnentzat baina etxetik gertu geldituz, Bilbon eta Donostian udako ikastaroak eta udalekuak ere antolatu dira.

Azken hauek uztailak 1etik 20ra arte ospatuko dira eta ordu terdiko klasetaz eta bi orduko jardueraz (edo alderantziz, eguraldiaren arabera) osaturik egongo dira. Ekintza guztietan Txina eta gure hiriburuak bat egingo dute. Horrela, txikiek Tai Chi eta Wushu praktikatuko dute edota kaligrafia, margolaritza eta sukaldaritza txinatarra ikasi. Txinatar musika eta dantza erakutsiko zaie ere eta hirian zehar eta inguruan irteerak egingo dira.

Udaleku hauek 6 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta daude.

http://www.institutochinodegipuzkoa.com/
http://www.institutochinodebilbao.com/

Albiste erlazionatuak

LANGUNEk 2025-2028ko plan estrategikoa landu du

2024/12/17

OPE Consultores aholkularitza enpresaren laguntzarekin, zuzendaritzako kideek lau saio egingo dituzte.

‘Hizkuntzen Irabazia’ kongresuak 200 lagun eta 17 hizkuntza gutxitu bildu ditu Donostian bi egunez

2024/11/27

Kongresuak agerian utzi du hizkuntzak aberastasuna direla. Ez soilik aberastasun kultural eta emozionala, baita ekonomikoa ere.

Lankidetza eta digitalizazioa hizkuntza hegemonikoei aurre egiteko

2024/11/27

‘Hizkuntzen Irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresuak 200 lagun inguru bildu ditu bere lehenengo egunean.