Euskara erabiltzeko tresna lagungarriak aritu.eu webgunean

2011/03/17

Artez Euskara Zerbitzuak garatu du www.aritu.eu webgunea, hainbat esparrutan eta egoeratan euskara maizago erabiltzeko tresna lagungarri batzuk eskainiko dituen webgunea.

Euskararen erabilera areagotzea du helburu aritu.eu webguneak. Horretarako, esaterako, komunikazio-estrategiak eta trebetasun sozialak landuz. Egunero bizi ditugun egoerak dira gogoetagai:

  • Nola jokatu euskaldunen arteko bilera batean euskara hitz egiten ez duen norbait dagoenean?
  • Nola jo ezagutzen ez duzun pertsona batengana?
  • Nola saihestu aurreiritziak?

Egoera edozein dela ere, erabilera modu naturalean garatzen lagundu nahi du aritu.eu webguneak. Urtebeteko lanaren emaitza da, eta lantalde zabalak jardun du berau garatzen; besteak beste, psikologoak, euskara teknikariak, diseinatzaileak eta informatikariak.

Langune Elkarteko kide den Artez Euskara Zerbitzuak euskararekin eta euskararen erabilerarekin lotutako zerbitzu anitzak eskaintzen ditu: euskararen erabileran jardunbide egokia, ziurtagiria eskuratzeko aholkularitza edota itzulpen zerbitzua. Horrez gain, euskarazko papergintza-produktuak diseinatu eta saltzen ditu.

Albiste erlazionatuak

Adimen artifiziala, enpresen motor berria: lana eraldatu egiten da

2026/10/26

AAk produktibitatea handitzeko eta lanbide berriak sortzeko aukerak eskaintzen ditu. CONETICen azterketak argi uzten du erronka nagusietako bat langileak prestatzea eta teknologia bermeekin erabiltzea dela.

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.