Euskara komunikatu? Nor-Nori-Nork

2010/09/20

Bi egunetan zehar, euskararen sustapenerako komunikazio-ekintzak burutzeko moduaz jardun dugu 75 bat lagunek Donostiako Miramar Jauregian.

Soziolinguistika Klusterrak antolatutako Euskara komunikatu? Nor-nori-nork ikastaroak hizkuntza-plangintzan dabiltzan profesionalak eta komunikazio-gaietan adituak bildu ditu, besteak beste. Pilar Kaltzada eta Belen Uranga izan dira zuzendariak; irakasle-talde jantzia eta anitza izan du oinarri, eta ikuspuntu ezberdinetatik jorratu da gaia. Bertan egon ez zenak, Soziolinguistika Klusterraren webgunean aurki ditzakete ikastaroaren kronika, materialak, bideoak eta bestelako informazio osagarria.

Albiste erlazionatuak

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.