Euskarazko softwarea sortzeko laguntza-tresnak kontsultagai jarri ditu @UzeiBerba -k

2014/02/25

Itzultzaile eta erabiltzaile orokorrentzat laguntza-tresnak eskaintzen ditu webgune berri honek. Lokalizazioak.com helbidean kontsulta daiteke egitasmoa

Itzultzaileentzako laguntza-tresnak

Euskarazko software-lokalizazioak egiten laguntzeko eta softwarea euskaraz sortzen laguntzeko baliabideak eta informazioa biltzen ditu UZEIk abian jarri berri duen  www.lokalizazioak.com webguneak.
Arloko azken joeren berri ematea eta eduki didaktikoei zabalkundea ematea da egitasmo honen helburu nagusia, eta, besteak beste, interfazeak euskaratzen laguntzeko gida praktikoak, lokalizazioetako lexikoarekin prestatutako glosarioa, lokalizazioetan erabiltzen diren tresnak, webguneen itzulpena, euskaratutako aplikazioak... aurkituko ditu bertan erabiltzaileak.
Era askotako baliabideak bildu dira, beraz, bertan. Izan ere, webgunea ez baita sortu lokalizazioen arloan dihardutenei begira soilik, eta arlo horretan berriak direnei edota beren ezagutza sakondu nahi dutenenei ere informazio erabilgarria eskaini nahi izan zaie.

Erreferentziazko glosarioa eta estilo-gidako edukiak

Lokalizazio-proiektuetan erabiltzen den lexikoa aztertu eta glosario bat prestatu du UZEIk, erreferentzia gisa balio izan dezan lokalizazio-lanetan aritzen diren erabiltzaileentzat.
Esan bezala, azken urteetan egindako lokalizazio-lanak aztertu eta izandako zailtasun nagusiak identifikatu ondoren, eduki didaktikoak sortzea ere egitasmo honen ardatz nagusietako bat izango da. Hain zuzen ere, estilo-gidako edukiak eta azalpen teknikoak gida praktikoetan gaika banatuta kontsultagai aurkituko ditu bisitariak.
Lokalizazioak egiteko erabiltzen diren aplikazioei buruzko atalean bildu dira ordenagailuz lagundutako itzulpenerako tresna nagusiak, eta Deskargak atalean, berriz, euskaratutako softwarearen hainbat erreferentzia jaso dira, deskargak egiteko URLekin batera.
Informazio hori guztia osatzen eta berritzen jarraituko du UZEIk, sortzen diren lokalizazio-lan berrien eta informazio berrien arabera egingo baititu eguneratzeak.


Babesleak

Egitasmo hau Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren diru-laguntzaz burutu da.


Albiste erlazionatuak

INDEUSen urteko lehen bileran parte hartu du LANGUNEk

2026/02/27

Jon Ansoleaga, Spriko zuzendari nagusiak, egin die harrera bertaratu diren plataformako kideei, euskararekiko eta INDEUSekiko duten konpromiso eta atxikimendua eskertuz.

bai&by Fundazioak ingelesa modu inklusiboan irakasteko proiektu pilotu berria abiatu du

2026/02/13

Pilotuak 6 hilabete iraungo du eta adimen-desgaitasun maila ezberdina duten 50 ikaslek parte hartuko dute.

Aldundiak Hitz Zentroaren eta Euskorporaren esku jarriko ditu bere testu eta eduki corpusak

2026/02/02

Helburua da euskara adimen artifizialeko teknologietan integratzea.