Finantza Entitateak eta HPSren hitzarmenaren baitan idazkaritza teknikoarekin jarraituko du Langunek 2025ean ere

2025/04/08

Finantza Entitateek Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailarekin duten hitzarmenaren baitan, Langune idazkaritza teknikoaren jardunean arituko da 2025. urtean ere. Proiektuaren baitan antolatutako aurtengo lehen ekimena, ETEKIN Ekonomia Topaketa zikloaren lehenengo saioa izan da.

Card image cap

ETEKIN topaketak, ekonomia eta finantza gaien hausnarketa sustatzeko eta sare profesionala indartzeko sortutako Ekonomia Topaketak dira. Urtean hiru saio antolatzen dira eta aurtengoa ekimenaren bigarren edizioa da. Jardunaldi bakoitzean, sektoreko hizlari adituek hartzen dute parte gaurkotasunezko gai desberdin bati buruz solasteko. Lehenbiziko saioa martxoaren 26an ospatu zen Donostiako Aquariumean. Bertan, Andres Arizkorreta (CAF), Unai Andueza (Gipuzkoako Foru Aldundia) eta Lander Beloki (Mondragon Unibertsitatea) talentua erakartzeko gakoei buruz aritu ziren solasean.

Topaketen hurrengo saioak ekainaren 18an Gasteizen eta urriaren 22an Bilbon izango dira.

Albiste erlazionatuak

Euskarabilduaren 14. edizioa egingo du Iametzak

2025/10/10

Interneten gobernantza eta euskal komunitateak sare globalean duen papera izango ditu hizpide

Europako hizkuntza gutxituen agenda digital bateratu eta burujabe baten alde

2025/09/30

Euskara benetan digitaliza dadin aukera bakarra dugu: teknologikoki burujabeak izan behar gara.