Gipuzkoan Euskararen eragin ekonomikoa handitzeko lan-saioa egingo du Langunek Euskalgintzako eragileekin batera

2021/02/22

Gipuzkoan Euskararen eragin ekonomikoa handitzeko aurrera begirako lan-lerroen proposamena landuko du Langunek Euskalgintzako eragileekin batera. Data: Martxoak 18 Lekua: Tabakalera Ordua: 09:00etan

Card image cap

Langunek Siadecoren bidez eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduta, Euskararen Balio Ekonomikoa Gipuzkoan eta Hizkuntzen Industria Euskal Herrian txostena egin zuen. Pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren, martxoaren 18an Tabakaleran saio bat egingo du euskalgintzako eragileekin. Lan saio horrek helburu bikoitza izango du:

 

  • Lanaren emaitzak aurkeztea
  • Aurrera begirako ekimenak diseinatzeko sektorearen ekarpenak jasotzea

 

Eguna: Martxoak 18

Lekua: Tabakalera (Donostia), Z aretoa

Ordua: 09:00etan

 

Langunek saioan parte hartzeko gonbidapena helarazi die dagoeneko hainbat eragileri. Saioa presentziala izatea lehenesten du Langunek. Ondorioz, garrantzitsua da parte-hartzaileen kopurua ezagutzea. Horregatik, parte-hartzea otsailaren 23a baino lehen jakinarazi behar da, langune@langune.com  helbidera idatziz.

 

Saioaren egitaraua

 

  • Garbiñe Mendizabal, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Hizkuntza Berdintasunerako Zuzendariaren irekiera.

 

  • Euskararen Balio Ekonomikoaren azterlanaren aurkezpena eta lan saioaren aurkezpena: aurrera begira zer egin daiteke? (Langune eta Siadeco)

 

  • Lan-taldetan:

 

  • Zer egin euskararen egoera eta datuak Gipuzkoan hobe daitezen?
  • Hurrengo laur urtetan zein politika dira beharrezko euskararen balio ekonomikoa indartzeko?

 

  • Lan-talde bakoitzak bere proposamenak eta ondorioak aurkeztuko ditu.

 

  • Itxiera: Hemendik aurrera zer

Albiste erlazionatuak

Ekosistema teknologiko eta industriala Bilbon elkartu dira, adimen artifizial burujabe baterantz aurrera egiteko

2026/04/23

ALIA Foroak adimen artifizialaren aukerak, azpiegitura publikoak eta horiek industrian ezartzeko ekimen estrategikoak hurbildu dizkie enpresa eta erakundeei.

ALIA proiektua aurkeztu da Euskadin, AAren Europako lehen azpiegitura publiko irekia eta eleanitza

2026/03/23

Jardunaldia, LANGUNEk, GAIA Klusterrak eta Hitz Zentroak antolatu dute elkarlanean.

INDEUSen urteko lehen bileran parte hartu du LANGUNEk

2026/02/27

Jon Ansoleaga, Spriko zuzendari nagusiak, egin die harrera bertaratu diren plataformako kideei, euskararekiko eta INDEUSekiko duten konpromiso eta atxikimendua eskertuz.