Hizkuntza Industriaren Europako I. Foroa: LANGUNEk, Euskal Herriko Hizkuntz Industrien Elkarteak, bere burua aurkeztu du Europan

2012/05/25

Europako erakundeekin lehen harremanak iaz hasita, Euskadiko hizkuntza-industria Europako jardunbide egoki bihurtu da, Hizkuntza Industriaren Europako I. Foroan; Europako Batzordeak antolatu du foroa, “partekatu, elkarlanean aritu, hazi” lemapean.

LANGUNEren zuzendari nagusiak, Fernando Alanak, gaur parte hartu du Bruselan egiten ari diren Hizkuntza Industriaren Europako I. Foroan, europar industriari ezagutarazteko Euskal Herriko Hizkuntz Industrien Elkartearen jatorria, funtzionamendua eta helburuak, bai eta Euskadin sektore horrek dituen ezaugarriak ere.

LANGUNE Elkarteak foroan parte hartu izana Europako erakundeek Euskadiko hizkuntza-industriari egiten dioten aintzatespenaren emaitza da, eta hala, Europako jardunbide egoki bihurtu da. Joan den urtearen amaieran, LANGUNE lehenbiziko aldiz jarri zen harremanetan Europako erakundeekin, eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Europar Batasunerako Euskadiko Ordezkaritzaren bitartez egin zuen harreman hori.

Hizkuntza Industriaren Europako I. Foroan parte hartzeari esker, LANGUNEk beste aurrerapauso bat eman du europar esparruko hizkuntzaren industrian ordezkari, erreferente eta bitartekari gisa aintzatetsi dezaten. Halaber, estatu osoan sektorearen bultzatzailea ere bada, ez baitago antzeko beste elkarterik.

Atzo, maiatzaren 24an, egin zen Foroak “partekatu, lankidetzan aritu, hazi” lema du, eta Europar Batzordearen Itzulpengintza Zuzendaritzak antolatu du. Han izan dira LANGUNEren bazkide diren sektoreko euskal enpresak; besteak beste, Elhuyar Fundazioa, Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroa, eta Elhuyar Aholkularitza. Lehen Foro honen helburua izan da hizkuntzaren europar industriako agenteen arteko topaketa erraztea, haien ezagutzak, esperientziak, beharrak, erronkak eta abar partekatzeko. Horretarako, hainbat hitzaldi eman dira, eztabaida-tailerrak programatu dira eta networking-erako eremuak sortu dira.

http://ec.europa.eu/dgs/translation/programmes/languageindustry/platform/forum_en.htm

 

Albiste erlazionatuak

Euskarabilduaren 14. edizioa egingo du Iametzak

2025/10/10

Interneten gobernantza eta euskal komunitateak sare globalean duen papera izango ditu hizpide

Europako hizkuntza gutxituen agenda digital bateratu eta burujabe baten alde

2025/09/30

Euskara benetan digitaliza dadin aukera bakarra dugu: teknologikoki burujabeak izan behar gara.