@IK4_TEKNIKER instalazio berrien inaugurazio ofiziala

2013/04/26

IK4-TEKNIKERek Eibarko gune teknologikoan eraiki duen egoitza berria aurkezteko 2012an egin diren jarduera guztien amaiera gisa, 2013ko apirilaren 10ean inauguratuko da ofizialki egoitza, instalazioetan bertan egingo den ekitaldi baten bidez

Ekitaldi horretan, Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Eibarko Udaleko eta euskal industria-sareko ordezkariak izango ditugu.

Halaber, ordezkari horietako batzuen hitzak entzuteko aukera izango dugu; hala nola Jesús María Iriondo IK4ko eta IK4-TEKNIKEReko lehendakariarenak, Miguel de los Toyos Eibarko alkatearenak, Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarenak, eta Martín Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiarenak.

http://www.ik4.es/eu/actualidad_noticias_detalle.asp?id_noticia=83

Albiste erlazionatuak

Jasone Aretxabaleta eta Siobhán Ní Ghadhra: hizkuntza gutxituak, lehiakortasuna eta industria, Europako agertokian

2026/11/13

Dublinen egindako SME & Cluster Assembly kongresuan, hizkuntza gutxituek lehen aldiz izan zuten protagonismoa, euskarak eta irlanderak enpresen lehiakortasunari eta berrikuntzari egin diezazkieketen ekarpenak aztertzeko. Dublingo esperientzia abiapuntu hartuta, Aretxabaletarekin eta Údarás na Gaeltachta agentziako presidente Siobhán Ni Ghadhrarekin hitz egin dugu proposamenaren sorreraz, kongresura iristeko egindako bideaz eta euskarak eta irlanderak Europako industria- eta enpresa-munduan izan dezaketen paperaz.

Adimen artifiziala, enpresen motor berria: lana eraldatu egiten da

2026/10/26

AAk produktibitatea handitzeko eta lanbide berriak sortzeko aukerak eskaintzen ditu. CONETICen azterketak argi uzten du erronka nagusietako bat langileak prestatzea eta teknologia bermeekin erabiltzea dela.

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.