Hizkuntza teknologien inpaktu handiko erabilera-kasuen azterketa aurkeztu du LANGUNEk

2025/04/08

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Hitz Hizkuntza Teknologiako Euskal Zentroak, EMUN kooperatibarekin eta Langunerekin lankidetzan hizkuntza teknologietan inpaktu handiko erabilera-kasuak identifikatzea helburu izan duen azterketa burutu du.

Card image cap

Azterketa hau ILENIA proiektuaren baitan kokatzen da. Ileniaren helburua da Espainiako hizkuntza ofizialek adimen artifizialaren aplikazio aurreratuenetan txertatzeko beharrezkoak diren hizkuntza baliabideak garatzea.

Horregatik LANGUNE partaide izan den azterlanean hizkuntzaren industrian eragin handiko erabilera kasuak eta aplikazio berritzaileak identifikatu nahi izan dira. Horretarako 17 banakako edo talde-elkarrizketa egin dira; hainbat profil hartu dira kontuan eta 30 erreferentziazko pertsonen testigantzak jaso dira. Horretaz gain, bidalitako galdetegiari erantzun dioten ia 300 pertsonen iritziak jaso dira.

Azterlanaren emaitzak apirilaren 8an Donostiako EHUren kanpusean egindako informazio saio batean aurkeztu ditu LANGUNEk EMUNekin batera, Languneko eta GAIA taldeko hainbat enpresa eta erakundetako ordezkarien aurrean.

Datozen hilabetetan ILENIA proiektuaren baitan sortutako hizkuntza ereduak erabiliz, demostratzaile desberdinak egingo dituzte aukeratutako erakundeek. Helburua da urte amaieran, proiektuaren emaitzak eta demostratzaileak saio ireki batean aurkeztea.

Albiste erlazionatuak

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.