Industria Ministerioak zerbitzu eta eduki digitalak eskaintzen dituzten enpresak bultzatuko ditu, bere internazionalizazioan laguntzeko

2011/07/04

Eduki Digitalen Industria Bultzatzeko Planaren baitan dago ekimena. Sareak nazioartean ahalbidetzen dituen negozio aukerak aprobetxatu nahi ditu ekimenak, ekonomia digitalaren eremuan espainiar produktu eta zerbitzuak goraipatzeko.

Planaren baitako ekimen nagusietako bat Spain Tech Center irekitzea izango da: Silicon Valley-n ezarriko den berrikuntza teknologikorako zentro espainiarra. Industria Ministerioaren eta Banestoren arteko elkarlanaren ondorio da Spain Tech Center.

2010. urtean 15.000 milioi euro sortu zizten merkataritza elektronikoak eta eduki digitalek.

Iturria (gaztelaniaz): planavanza.es

Albiste erlazionatuak

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.